Berriak

Landa 2022-03-08

Gaur, martxoaren 8an, 16: 54etan, emakumearen nazioarteko egunarekin bat eginda, "Landa" itzuli da, Urdaibaiko arrano arrantzale emerik entzutetsuena!!!

Landa (T06 eraztuna daramana), iaz Urdaibain txitak izan zituen lehenengo Arrano arrantzale emea da. Negua Saharaz hegoaldeko Afrikan igaro ondoren, hemen da gure artean. Aurtengo honetan, laster iristea espero dugun "Roy" arrano arrari aurrea hartu dio.

Águila pescadora 2022-03-08

itzuliko al da Roy Landarengana, Afrikako bidaia gainditu ostean?

txita albinorik jaioko da berriro? aurrera aterako al dira txitak eguraldi txarrari aurre eginez?

Itxaropen handia dago aurten.

Naturatik bertatik, guztiontzako zuzeneko ikuskizun zoragarria hasi da dagoeneko!!!!

Sartu eta gozatu zure etxetik bertatik!!!

https://www.youtube.com/user/urdaibaibirdcenter

Nota prensa web

Joan den ostiraleko ekaitzak bi txiten heriotza eragin du. 20 eguneko bizitza zuten, eta unerik kritikoenean zeuden. Tamaina handia zuten dagoeneko, eta horrek zaildu egiten zion amari beraiek estaltzea eta gainera garai honetan oraindik lumatu gabe zeuden, izan ere euritik eta hotzetik babesten dituen lumajea gutxi gorabehera 30 egunera hartzen bait dute.

Nota prensa web

Gertaera hau ez da batere arraroa mundu naturalean. Arrano arrantzaleen txitoen % 50 inguru hil egiten dira bizitzako lehen asteetan, eta hirugarren astea da kritikoena. Emearentzako, bere bizitzan ugaltzeko lehenengo aldia izan da, eta honek ere ugalketa-arrakastan eragiten du.

Txiten heriotza naturaltzat hartu behar dugu, bizitzaren zikloaren atal baten modura. Kasu honetan, benetan harrigarria eta desberdina izan dena, gure etxeetatik fenomeno natural horren zuzeneko lekuko izan garela izan da.

Atzo milaka pertsona atsekabetuta zeuden, baina Royk eta Landak bizitza lezio bat eman ziguten. Gorpuak erretiratu zituzten habiatik eta berau konpontzen jarraitu zuten, tarteka tarteka kopularen bat ere egin zutelarik.

ospreys

Jakin badakigu datak oso berantiarrak direla bigarren txitaldi baterako, vaina kontuz, bikote honengandik edozer gauza espero bait dezakegu...

portada

Uda honetan zehar Urdaibai Bird Centerreko talde teknikoaren eskutik, landa-irteerak eskainiko dira Urdaibain ugaltzen ari diren arrano arrantzaleak ezagutzeko eta ikusteko.

Udaberri hau historikoa izan da Urdaibaiko Biosfera Erreserban arrano arrantzalearen ugalketari dagokionez. Urte askotan lehen aldiz arrano arrantzale bikote bat, "Roy eta Landa", erreserban dagoen habia batean jaiotako bi txita eder aurrera ateratzen ari dira.

1

Urdaibai Bird Centerrek espezie hori berreskuratzeko egindako proiektuari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari esker, Urdaibain hegazti enblematiko honetaz goza dezakegu.

Bisitek 3 ordu inguru iraungo dute eta bi zati izango dituzte. Alde batetik, Urdaibai Bird Centerren, ikus-entzunezko baliabideen laguntzaz, arrano arrantzaleen bikote interesgarri honen historia azalduko da. Ondoren, Urdaibain espezie hori berreskuratzeko instalazioak eta ingurunea bisitatzeko landa-irteera egingo da.

Ibilbidean, gainera, paisaiarekin eta Biosfera-erreserbako habitat desberdinekin lotutako hainbat alderdi landuko dira, eta horrekin batera arrano arrantzalearen inguru berean bizi diren eta habitata partekatzen duten hegaztiak ere ikusi ahal izango dira.

Amaitzeko, parte-hartzaile guztiei Urdaibai Bird Centerrera bisita audioguiatua egiteko gonbidapena oparituko zaie.

Irteerek 25 euroko kostua izango dute helduentzat eta 15 eurokoa 8 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.

Bisitarako gutxieneko adina 8 urtekoa izango da.

Irteera guztiak ekainaren 19tik abuztuaren 28ra arteko larunbat guztietan egingo dira.

Irteera hauetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea 699 839 202 telefono zenbakira deituz. Talde bakoitzak 12 lagunentzako lekua izango du. Irteera guztiak goizeko 9: 30etan hasiko dira Urdaibai Bird Centeretik.

Zuri pollo albino

Hiru txiten artean txikiena izatearen erronkarekin jaio zen, honez gain, gurasoek ematen zioten elikagaia lortzeko ikusmen-zailtasunak zituela agerikoa zen.

Une oro, Landa arrano arrabntzale emeak txitarik osasuntsuenak elikatzeari eman dio lehentasuna, txitaldia bideragarria izan zedin.

Naturan gertatu ohi den zerbait da, hautespen naturala, bizitzaren zikloaren beste osagai bat.

pollo aguila albino web

Naturak berriz ere txunditu egin gaitu.
Arrano arrantzaleak Urdaibain lehen aldiz ugaltzea mugarri bat da berez. Aurten salbuespen gisa baieztatu ahal izan dugu hirugarren urteko eme gazte batek 3 arrautza jarri dituela Urdaibaiko habian, ohikoen 2 errutea denean.

Eta gaur bertan azken ezustekoa iritsi da; gaur gauean jarritako hirugarren arrautza apurtu da eta sorpresa!! Arrano arrantzale txita albino bat jaio da guztion begi aurrean!!! erabat zuria.

Denok jakitun izan behar gara txita albino baten biziraupena erronka handia izango dela eta ez dela erraza izango... egia esan basa-faunaz ari garela argi izan behar dugu, eta etorkizuna latza izan daitekelakoan gaude.

Kasu honetan Urdaibai Bird Centeretik egin dezakegun gauza bakarra naturari bere bidea egiten uztea da.

Mundu guztiak goza dezake bere etxeetatik naturaren gertaera sinestezin eta bakar honetaz; inoiz ez da halakorik ikusi zuzenean!

 Landa con 2 pollos

Goizeko 6:14 dira, eta azkenik! Landa eta Roy-ren lehen bi arrautzak hautsi dira. Kantauri kostalde osoko lehen Arrano arrantzaleen jaiotza zuzenean ikusteko aukera izan dugu.

Gaur egun, Biosfera Erreserba honek badu bandera-espezie bat, hau da, espezie ikusgarri eta mediatiko bat, ikono gisa erabil daitekeena habitataren kontserbazioa sustatzeko eta, aldi berean, hain erakargarriak ez diren edo hain ezagunak ez diren beste espezie batzuen kontserbazioa sustatzeko.

Esperantza daukagu egun batzuetan hirugarren txita ere jaioko dela, nahiz eta jakin badakigu, basa-bizitzaz ari garela eta txitak edo gazteak galtzea ez dela arraroa naturan.

Hilabete barru, bizirik dirauten gazteei eraztunak jarriko zaizkie, migrazio-bidaian jarraitu ahal izateko. Egun horretan izena jarriko zaio gazte horietako bakoitzari eta, horrela, gertuagoko bihurtuko ditugu.

Baina ikus-entzule guztientzat, hau hasi baino ez da egin! ikusgarriena txiten elikaduraz gozatu ahal izatea baita. Roy eta Landa etengabe arituko dira txitentzako arraina ekarriz, muxarrak, lazunak eta platuxak izango dira beraientzat elikagai nagusia.
Azkenik, orain da unea amets hori egia bihur zedin lagundu duten pertsona guztiez oroitzeko.

Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Gautegiz Arteagako Udala bezalako erakundeak, zeinen parte-hartzerik gabe hori ezinezkoa izango zatekeen. Eta, bestalde, parte hartu duten eta arrakasta horren benetako arduradunak izan diren boluntario guzti-guztiak.

Historikoa, zoragarria, oso une berezia, arrano arrantzaleen gola, Goooooooooooooooola!!!!!!

Arranoaren lehenengo arrautza

Arrano arrantzaleek duela hainbeste urte espero genuen poza eman digute.

Askok orduak eta orduak eman ditugu telebista edo ordenagailuaren pantaila aurrean Arrano bikote honen jarraipena zuzenean ikusten, eta itxaronaldiak merezi izan du!

"Landak, Urdaibaiko arrano arrantzale emeak bere lehen arrautza jarri berri du"

Hirugarren urteko eme gaztea denez, ziurrenik 2 arrautza errungo ditu, eme helduek 3 eta, salbuespen gisa, 4 erruten baitituzte.

Arrautzak egun eta erdian edo 2 egunetan erruten dituzte, eta zuzenean ikus genezake, ikusmin handiena gainera, inkubazioak irauten duen 35 egunetan izango da.

Arrano bikotea arrautzarekin

Orain espero dugu Roy arrantzale bikaina izatea, eta lazunak, lupiak edo muxarrak habiara ekarriz, ikus-entzule guztien gozamena sortzea.

Albiste itzel honek dagoeneko mugak gainditu ditu ere, eta Frantzia, Gales, Ingalaterra edo Eskoziako ikus-entzuleak, jatorri frantses-eskoziarreko familia honen bilakaeraren zain daude.

Goza dezagun pantaila txikitik guztiok arrano arrantzalearekin ondorengo esteken bidez.

Urdaibai Bird Center – Web-orria
http://www.birdcenter.org/eu/hegaztiak/webcam-aguila-pescadora-urdaibai

Urdaibai Bird Center – Youtube

https://www.youtube.com/channel/UCBeIuQX299e1MxFuSszHxtQ