- URDAIBAI RESERVE- Parte hartzaile asko izan ziren atzo arratsaldean Urdaibai Bird Centerrera hurbildu zirenak "Arrano arrantzalea eta Senegaleko istorioak" hitzaldia entzutera.
Aitor Galarza, arrano arrantzaleren berreskurapen Urdaibain proiektuaren zuzendaria izan zen hitzaldia eman zuena, eta arrano arrantzalearen atzetik Senegalera egindako bidaien esperientziak kontatu zituen. Hitzaldian bertan gainera, Busturialdean bizi diren eta Senegaldik etorritako etorkinek ere parte hartu zuten euren esperientzia eta ikuspuntua eman asmoz.
Hitzaldiaeren ostean hurreratutako senegaldarrek jarraitzen duten Ramadanaren ohiturari dela eta, iluntzean beraiekin mokadutxo batzuk partekatzeko aukera ere izan genuen.
Egia esateko, jendearen parte hartzea handia izan zen eta gustura egon ziren bertara gertutakoak.
Joan den astean Euskal Herriko eta Ingalaterrako eskola-ume talde bat Pink Floyd txalokatzen aritu zen Urdaibai Bird Centerretik.
Ikasle taldeetariko bi Gautegiz Arteagako Montorre eskola eta Muxikako Urretxindorrakoak izan ziren, eta hirugarrena Empingham CE eskolakoak, Oakham herrikoak, Ingalaterrakoak. Hasiera batetan pentsatu zitekeenaren kontra, ez ziren aritu rock kontzertu bat ikusten. Ikasle horiek Urdaibai Bird Centerren eta Empingham (Ingalaterran) bildu ziren bideo konferentzia bat egiteko eta urtean zehar arrano arrantzalearekin egindako lanak elkartrukatzeko.
Burututako konferentzia "Osprey Flyway linking communities" proiektuaren baitan kokatzen da. Proiektu hau Rutland Water Ingalaterratik koordinatzen da eta arrano arrantzalea dauka gai nagusitzat. Proiektuan, arrano arrantzalearen migrazio bideetan kokatzen diren mundu osoko eskolek parte hartzen dute.
Konferentzia hastear zegoenean, bat-batean oihu bat entzun zen Urdaibai Bird Centereko behatokitik.............. "PF HEMEN DA!!!!" Denok harriduraz hartu genuen mezua! PF, Pink Floyd ezizena daukan arrano arrantzalea da, 2016an Eskoziatik Urdaibaira ekarri eta zentroak aurrera daraman berreskurapen proiektuaren baitan askatu zen urte berean. Gainera bere migrazioaren joan etorriak gure herriko eskolek jarraitzen dituzte, beraz zuzenean begi aurrean ikusi zutenean poza zoratzekoa izan zen eta txaloka hartu zuten partaide guztiek.
Gure partetik ikasleak zoriontzea baino ez zaigu gelditzen, ikasturtean zehar hegaztiekin egiten duten lana itzela baita.
- URDAIBAI RESERVE - Urdaibai Bird Centerretik kudeatzen den proiektuko autongo lehen arrano arrantzalea bueltatu da. Pink Floyd da berau PF eraztunduna eta 2014. urtean Eskoziatik Urdaibaira ekarria eta askatua izan zena. 2016. urtetik urtero bueltatu da Urdaibaira eta 2014an askatutako guztietatik bueltatu den bakarra da. Ez dakigu aurreko urteetako udaberriak non pasatu dituen, izan ere, udaberrian egun batzuetan soilik behatu da Urdaibain. 5 urte dituen ar heldua da, beraz, aurton Urdaibain zein penintsulako iparraldeko beste hezeguneren baten parekatu daiteke eme batekin.
-URDAIBAI RESERVE- Oraindik orain, Orx-en, Nueva Aquitanian arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektua aurkeztu da. Proiektu hori, 2018/22 urte bitartean garatuko da, urtero hamabi arrano arrantzale kumeren garraioa aurreikusten du proiektuak Orleansetik Orx-eko padurarenerreserba naturalera. Landen hegoaldean kokatzen da Orx, Espainiako mugatik oso gertu.
Proiektu horrek lortu nahi den helburu nagusia 1894-an ugaltzeari utzi zion arrano arrantzalearen berreskurapena da. Esan daiteke Euskal Herrian 2013/17 urte bitartean egindako proiektuaren luzapena dela, Urdaibaitik nahiko gertu kokatzen da eta.
Pasa den hilabetearen amaieran lehenengo 10 arrano arrantzaleak jaso zituzten eta ingurunera moldatzeko hacking dorrean emango dituzte hiru edo lau aste askatze egunera arte.
Urdaibai Bird Center proiektu horretan parte hartzen ari da. Pasa den urtean Urdaibain bukatutako garraio prozesuan zehar metatutako esperientzia Orx-en erabiltzen ari da teknikariei laguntza emanez.
2013an hasi zen arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuak bide onetik jarraitzen du, izan ere, kostalde kantauriarreko lehen bi bikoteak osatu dira. Urdaibain Roy (N3, 2013) eraztunik gabeko eme batekin elkartu da eta Santanderreko itsasadarrean Txuriko (P1, 2013) beste eme batekin behatu da azken hori ere, eraztunik gabe.
Bestalde, oraindik bikotea aurkitu gabe, beste bi indibiduo ar kostaldeko bi hezegunetan finkatuta daude: Livingston (N4, 2013) Courant d´Hucheten (Landak) eta 33 (2015) Villaviciosa (Asturias). Gainera, udaberri honetan Urdaibain PF (2014) eta U05 (2016) behatu dira. Beste emeren bat
Pasa den martxoaren 23an laugarren urtez jarraian Roy bueltan etorri zen Urdaibaira. Urdaibai Bird Centerren garatzen ari den arrano arrantzalea Urdaibain bersartzeko proiektuaren baitan.
Proiektuaren lehen urtean, 2013an, askatutako arrano arrantzale ar bat da Roy.
Royren lehen bueltatzea Urdaibaira 2015eko udan gauzatu zen bere lehen bi urteak afrikako hezeguneetan igaro ostean.
Itzulera hortatik aurrera uda guztiak gure inguruan