Goizeko 6:14 dira, eta azkenik! Landa eta Roy-ren lehen bi arrautzak hautsi dira. Kantauri kostalde osoko lehen Arrano arrantzaleen jaiotza zuzenean ikusteko aukera izan dugu.
Gaur egun, Biosfera Erreserba honek badu bandera-espezie bat, hau da, espezie ikusgarri eta mediatiko bat, ikono gisa erabil daitekeena habitataren kontserbazioa sustatzeko eta, aldi berean, hain erakargarriak ez diren edo hain ezagunak ez diren beste espezie batzuen kontserbazioa sustatzeko.
Esperantza daukagu egun batzuetan hirugarren txita ere jaioko dela, nahiz eta jakin badakigu, basa-bizitzaz ari garela eta txitak edo gazteak galtzea ez dela arraroa naturan.
Hilabete barru, bizirik dirauten gazteei eraztunak jarriko zaizkie, migrazio-bidaian jarraitu ahal izateko. Egun horretan izena jarriko zaio gazte horietako bakoitzari eta, horrela, gertuagoko bihurtuko ditugu.
Baina ikus-entzule guztientzat, hau hasi baino ez da egin! ikusgarriena txiten elikaduraz gozatu ahal izatea baita. Roy eta Landa etengabe arituko dira txitentzako arraina ekarriz, muxarrak, lazunak eta platuxak izango dira beraientzat elikagai nagusia.
Azkenik, orain da unea amets hori egia bihur zedin lagundu duten pertsona guztiez oroitzeko.
Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Gautegiz Arteagako Udala bezalako erakundeak, zeinen parte-hartzerik gabe hori ezinezkoa izango zatekeen. Eta, bestalde, parte hartu duten eta arrakasta horren benetako arduradunak izan diren boluntario guzti-guztiak.