Berriak

Igandea azaroaren 19a

Ganbiako muga zeharkatzea ez da lan erraza izaten. Denbora asko behar izaten denez Karango postura goizean goiz joan nintzen Barra herrira heldu eta ferryz Banjul hiriburura iristeko asmoarekin. Nire helburua Jiboro eta hiriburuaren arteko distantzia laburra ahalik eta azkarren egitea zen bidaiarekin jarraitu ahal izateko. Bi mugen arteko distantzia laburra izan arren 100 Kmtan zortzi polizia kontrol pasatu behar izan nituen. Aurreko urteetan ikusitakoa kontutan hartuta zeharo harrituta gelditu nintzen polizia kontrol guzti horietatik soilik batean "poliziarentzako laguntza ekonomikoa" eskatu izana.

 

Ganbia ibaiaren bokalean

 

Behin muga gurutzatuta Ziguinchorrerako bidea hartu nuen hegoalderantz. Ingurune honetan espainiar turista batzuei egindako lapurreta albiste izan da duela denbora gutxi. Gertakari arraroa benetan, izan ere, Casamancen horrelako gertakariak

Pasa den urtean Cousteau Senegalen behatzeko ahaleginean kale egin genuen bertara iristerakoan negu-pasako tokira abiatua baitzen. Urdaibai Biosfera Erreserban garatzen ari den arrano arrantzaleak bersartzeko proiektuko arrano bat da Cousteau. Satelite bidezko transmisorea darama eta uneoro dakigu nondik dabilen. 2016ko irailean Cousteauk Urdaibaitik Senegaleko Casamance eskualdera egin zuen hegan eta bertan jarraitzen du ordudanik. Udazken honetan Aitor Galarzak, proiektuko zuzendaria, beste saiakera bat egin du Cousteau behatu eta argazki zein bideoak Urdaibai Bird Centerrentzat ateratzeko. Hona hemen bidaia horren kronika.

 

Asteazkena, azaroaren 15a.
Eguerdian Dakarretik abiatu nintzen herrialdeko hegoalderantz daraman autopistatik. Nire asmoa Mbour inguruko bideetatik aurkitzen nituen hezeguneetatik eta

 

Urdaibai Bird Centerek, Txingudiko ekoetxea (Gipuzkoa) eta Garaioko parke probintzialarekin (Araba) elkarlanean arrano arrantzaleari buruzko ingurumen hezkuntzako 4. kanpaina burutu du. Euskal herrian habiagile bezala aspaldi desagertuta dagoen hegazti enblematiko honek hurrengo urteko martxotik aurrera habia egiteko posibilitate handiak ditu, izan

Jounal of Raptor Research aldizkari zientifikoak Urdaibai Bird Centerren markatutako arrano arrantzale baten gaueko bidaia argitaratu du.

 

 

2015. urtean, Urdaibai Biosfera Erreserban aurrera eramaten ari den arrano arrantzalearen proiektuaren harira, hegoafrikako eskubide zibilengatik borrokatu zuen Mandelaren omenez izen berbera jarri eta satelite bidezko transmisorea ezarri zitzaion arrano arrantzale bati. Teknologia berri horren eskutik burutu zuen migrazioaren informazioa

Badira jada egun batzuk Aline arrano arrantzalearen berririk ez dugula, hain zuzen ere Gibraltargo estugunea gurutzatu eta Maroko gurutzatzen zebilela. Tangerren hegoaldean gaua igaro ostean, irailaren 17an goizean goiz ekin zion bidaiari eta goizeko 11:00ak aldera Lucus ibaia gurutzatzen egon zen, Larache hiritik oso gertu.

 

 

 

Kostaldetik jarraitu zuen Kenitra eta Rabat hiriak atzean utziz eta bapatean deserturanzko bidea hartu zuen. Iluntzeko 20:00etan labore lurretako eskualde batean pausatu zen eta bertan igaro zuen gaua. Argos satelitearen bitartez jasotako azken seinalearen arabera Aline ureztatzeko putzu batetan jaso genuen gaua pasa zuen tokitik 25 kilometrora. Seinalerik ez jasotzea aparailuaren beraren

 

Proiektuko zuzendaria den Aitor Galarzak irailaren 22tik 24ra ospatuko diren Ekoturismoaren aldeko II. jardunaldietan hitzaldia emango du. Jardunaldiak Marina de Cudeyo herrian egingo dira eta Aitorren emango duen hitzaldiaren titulua ondorengoa izango da: "Conservación y ecoturismo: la recuperación del Águila pescadora en las rías cantábricas".

 

Satelite bidezko transmisorea daraman arrano arrantzaleak penintsula iberiarra gurutzatu du eta Gibraltargo estugunetik Afrikara igaro da.

 

Tarifako kostaldeko argazkia, atzean Afrika.

 

Hilaren 15eko gaua larre bateko zuhaitz batean pasatu zuen "Las Navas de Tolosa" gudu gunetik 10 Km ekialderago. 1212. urtean gertatu zen baitaila horretan kristau aliatuen armadak musulmanen gerlariei irabazi zien. Gatazka horretan rol garrantzitsua izan zuen Don Diego Lopez de Harok (Bizkaiko gizona) gidatu zuen zalditeriak.

 

 

Hurrengo egunean, larunbatean, goizean goiz Guadalen eta Gurubaileko urtegiak gurutzatu zituen eta ez zuen arrantzan egiteko imintziorik ere egin. Esan beharra dago arrano arrantzale gazte gehienek ez dutela arrantzarik egiten negupasan geratuko diren tokira iritsi arte. Hori dela eta, migrazioa hasi aurretik gurasoek lagunduta gorputzean metatzen dituzte