Berriak

portada

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako bio-dibertsitaterako mugarri garrantzitsuenetako baten aurrean gaude.

Lehenbiziko aldiz, Arrano arrantzale bikote bat Urdaibain ugaltzen ari da, eta benetan zoragarria izango da denok gure etxeetatik zuzenean, naturako dokumental paregabe honen lekuko izan ahalko garela.

Aspaldi, BBCk, telebista frantsesak edo eskoziarrak interes handia erakutsi zuten Urdaibairi eta arrano arrantzaleari buruz... Orain mundu guztiak basa-fauna honetaz gozatzeko aukera izango du.

Landa izeneko arrano eme frantziarra eta jatorri eskoziarra duen Roy izango dira istorio polit honen protagonistak.

Arrano arrantzalea

Ostegunean Apirilaren 8an, goizeko 10:00etan arranoen habian kokatuta dagoen kamera konektatuko dugu zuzenean, eta aipatu arrano arrantzaleek naturan ikus daitekeen ikuskizunik handienetako bat eskainiko digute. Hegazti horien bizitza ikusi ahal izango dugu zuzen-zuzenean, enbarazurik egin gabe, Urdaibain duten ugaltze-aldia nola aurrera eramaten duten gertutik ezagutuz. Eta nola ez, hegazti habil horiek Urdaibaiko uretan arrantzatuko dituzten lazun, lupia, muxarra edo platuxak habia erraldoira ekartzen ere ikusiko ditugu.

Badakigu naturan ezin dela dena ziurtatu, baina espero dugu bikote horrek zorte handia izatea eta txitak izatea, Kantauriko kostaldean duela urte askotatik jaiotako arrano arrantzalearen lehen txitak.

Espezie honekin egindako berreskurapen proiektuaz ari gara. Oso arrakastatsua izaten ari den proiektua, izan ere, ingurumen-kontzientziazioaren eta -hezkuntzaren ikuspegitik balio handikoa izan dena. Orain arrano arrantzale familia bat osatzea baino ez da falta, eta aurten gerta daitekenaren esperantza irmoa daukagu.

nido

Baina ez da erronka erraza; izan ere, habia ezkutatzen duten gainerako harrapariek ez bezala, arrano arrantzaleek habia erraldoi bat eraikitzen dute denon begi-bistan, padurako hegazti ikusgarrienak direla erakusteko.

Hori dela eta, mundu guztiari dei egin nahi diogu, turista, itsasontzi gidariak, piraguak, paddle surfa edo txakurrak dituzten pertsonak ez daitezen inolaz ere inguru horretara gerturatu, eragozpenen aurrean arrano hauek habia utz bai dezakete.

Goza dezagun pantaila txikitik guztiok arrano arrantzalearekin ondorengo esteken bidez.

Urdaibai Bird Center – Web-orria
http://www.birdcenter.org/eu/hegaztiak/webcam-aguila-pescadora-urdaibai

Urdaibai Bird Center – Youtube
https://www.youtube.com/channel/UCBeIuQX299e1MxFuSszHxtQ

Gainera zuzeneko honetan azken 12 ordutan gertatu dena ikusi ahal izango dugu edozein unetan atzera eginez.

01 N3 T06

Esaten denez, animaliek ez dute sentimendurik, baina atzo Roy arrano arrantzalea eta Landarekin bizitakoa, ausentzia luze baten ondoren bi maiteminduen arteko elkarketa baten antzekoa izan zen.

Arratsaldeko 8:20:00ak ziren, eta Roy erotu egin zen bat-batean, harraparientzako lo egitera joateko ordua zen.

Etzalekura joan beharrean, zeruan gora egin, eta airean gora eta behera hasi zen etengabe hegaz, guztiz aztoratuta. Pozez eta eromenez beteta "Landa itzuli da".
Afrikako arrisku guztiak gainditu ondoren, basamortua zeharkatu eta, dorre elektriko, haize-sorgailu eta tiro egin ziezaioketen burugabe guztiak gainditu ondoren penintsulara eta Euskal Herrira iristea lortu du "Landak".
Baina, azkenean batu da berriz Roy arranoarekin. Orain galdera nagusia da Urdaibaiko Biosfera Erreserban arrano arrantzale baten jaiotza ehunka urte ostean, berriz ere ikusiko ote dugun.
Alde batetik, ezaugarri naturalek baldintzatu dezakete ugalketa, hala nola emearen gaztetasunak ugalketa arrakasta murriztu baitezake.

Bestalde, gizakiei lotutako arazoek ere baldintzatu dezakete hein handi batetan ugalketa arrakasta, festetan edo ekitaldietan egingo diren ospakizunetatik hasita. Horien ondorioz, egunotan izango diren futbol txapelketaren ondorioz, bolanderak, petardoak edo beste gailu pirotekniko batzuk bota daitezkenaren susmoa daukagu. Gailu pirotekniko horiek, hainbat hegazti hiltzetik aparte, animalia askori nahasmenduak sortu eta gizakiei enbarazu egiten diete.
Ez da ahaztu behar ere paduran solte dabiltzan txakurrak daudela, eta motordun ontziek edo paddle-surfeko taulen gainean dauden pertsonek ere eragozpenak sortzen dituztela habiara gerturatzen direnean.

Horiek dira bikote horrek gainditu beharko dituen earazoen adibide batzuk.

Zorte pixka batekin gizakiek sortutako arazoei izkin egitea lortzen badute, eta lehen txitak jaioko balira, Urdaibairako seinale bikaina litzateke naturak gure artean bere lekua izan duenaren seinale.

N3 'Roy' arrano arrantzalea zazpigarren urtez itzuli da Urdaibaira, Saharaz hegoaldeko lurretan negua igaro ondoren. Ale hori, Bird Centerretik Urdaibaiko Biosfera Erreserban espeziea berreskuratzeko egin zen programakoa da.

Roy noticia

"Roy" eme gazte batekin parekatu zen joan den udaberrian, Orxeko paduretan, landetan, egindako beste berreskuratze-proiektu batetik zetorren "Landa" izeneko eme batekin konkretuki. Aurten, "Landa", arrano emea itzultzen bada, Urdaibaiko paduretan lehen aldiz ugal-bikote bat eratuko litzateke.

Egia esan, "Roy", n3, naturaren benetako mirari bat da, Afrikako lurretan eta bere migrazioetan mota guztietako arriskuak eta arazoak saihesteko gai izan den hegazti zoragarria

osprey1

Svana Rogallak, Ganteko (Belgika) unibertsitateko ikerlaria, Urdaibaiko arrano arrantzaleei buruzko artikulu zientifiko interesgarri bat argitaratu berri du, Urdaibai Bird Centerrek hegazti honen berreskuratzeko proiektuaren emaitza dena.

trabajo svana1

Arrano arrantzalea mundu osoan zehar dabilen migrazio-harraparia da. Urdaibaiko arrano arrantzale gazteek migrazio oso luzea egiten dute, Euskaditik Senegalera eramaten dituena. Saharako basamortua zeharkatzean, oso tenperatura altuei aurre egin behar diete. Hegaztiek ezin dutenez izerdirik bota ugaztunek bezala, gainberotzea saihesteko beste mekanismo batzuen mende daude. Arrano arrantzale gazte horiek estres termikoari nola aurre egiten dioten ulertzeko, kamera termiko bat erabiltzen dugu eta hegazti gazteen gainazaleko tenperaturak neurtzen ditugu hacking dorrean. Gainazaleko tenperaturaren neurketek beroa trukatzeko mekanismoak ulertzen lagun diezagukete. Adibidez, inguratzen dituen ingurua baino hotzagoa den gainazal batek beroa irabazten du, eta beroagoa den gainazal batek, berriz, beroa askatzen du. Arrano arrantzaleen irudi termikoek erakutsi zuten mokoa, hankak eta atzaparrak inguruko airea baino beroago zeudela beti, eta horrek adierazten du gorputzeko atal horiek beroa xahutzeko eremu gisa balio dutela.

osprey2

Hanka eta atzapar handiek garrantzi handiagoa izan zuten hegaztien guztizko bero-trukean, mokoa baino, txikiagoa baita. Harrigarria bada ere, irudi termikoek agerian utzi zuten arrano arrantzale batzuek zinta hotzago bat garatu zutela buruan, inguruneko tenperatura altuetan, ziurrenik azalean zehar ura lurruntzean oinarritutako hozte-mekanismo baten adierazpenak. Portaerari buruzko behaketek erakutsi zuten arrano arrantzale gazteek arnasestuka edo hegoak zabalduz saihesten zutela gehiegizko berotzea, hain isolatuta ez zegoen sabelaldeko gorputz-beroa uxatzeko.
Arrano arrantzaleek beroari aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiei buruz ikasteak hobetu egin dezake hegazti horiek Saharako basamortua zeharkatzean ingurune-tenperatura oso altuei nola aurre egin diezaieketen ulertzea. Gainera, arrano arrantzaleek tenperaturen igoera eta klima-aldaketarekin batera etorriko diren bero-boladak nola jasan ditzaketen ulertzen lagun lezake.
Arrano arrantzaleetan beroa trukatzeko mekanismoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, argitaratutako artikulua kontsulta dezakezu. 50 egunez egongo da eskuragarri nahi duten pertsonentzat: 

https://authors.elsevier.com/a/1cTci15hXu4iKp

Urdaibai Bird Center-etik pozten gaitu Urdaibaiko arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuak bezalako proiektuek honelako ikerketa interesgarrietarako informazioa ematen dutelako, hain garrantzitsuak inguruko inguruneak nola funtzionatzen duen ulertzeko.

 

onin eus ag

Inoiz entzun al duzu Onin izeneko pertsonaia bati buruzko liburu bildumarik? Istorio zoragarri hauek liburu zale gazteei zuzenduta daude eta orain atal berria gehitu da, Onin eta Afrikako bidaia.

Oso harro sentitzen gara Urdaibai Bird Centerreko arrano arrantzaleak paper garrantzitsua betetzen duelako Oninen abentura berrian.

Cousteau

2019an Ibon Martin, Onin bildumaren egilea, Urdaibai Bird Center-era etorri zen. Bisitan zegoela Ibon txundituta gelditu zen Cousteau arrano arrantzalearen bidaia ikusgarri eta istorioarekin.


Orduan bertan ez ginen konturatu, baina Ibonek egun hartan, inspirazio iturri berria buruan zuela amaitu zuen bisita. Cousteauri buruzko istorio bat idaztea erabaki zuen.

Orain gutxi pakete bat Bird Center-era iritsi zenean, ezusteko zoragarria izan genuen. Ezin genuen sinetsi!

Abenturaz beteriko liburu zoragarria iritsi zitzaigun, bertan Oninek Cousteauri Afrikara egindako migrazio bidaian nola laguntzen dion istorioa kontatzen da. Ipuin ederra benetan, edozein liburu zale edo natura maitalerentzat!

adventure

Eskerrik asko Ibon liburu zoragarri honengatik!

benetakoa

Portada

Ba al zenekien arrano arrantzale bat zegoela neguan Urdaibain? Bada, bai, urriaren amaieratik arrano arrantzale batek egunero bisitatzen gaitu Urdaibai Bird Center aurre-aurreko paduran.

Agian zuetako asko harrituko zarete neguan arrano arrantzaleak latitude hauetan ikusten direla entzutean. Egia da Europako arrano arrantzale gehienek Sahara hegoaldean egiten dutela negua, batez ere Afrikako hego-mendebaldeko kostaldean, Senegaletik Ekuatore Gineara. Hori da Urdaibain espeziea berreskuratzeko proiektuko arrano arrantzaleen kasua; izan ere, gaur egun ia ziurta genezake sasoi honetan Afrikako lurretan daudela.
Hala ere, Europako arranoen populazioek gora egiten duten heinean, batzuek negua gure kontinenteko hegoaldean dauden eskualdeetan igarotzea erabakitzen dute.

aurpegia

Arrano arrantzalearen aurpegiaren irudia

Badira hiru urte arrano arrantzale batek Urdaibai aukeratzen duela sasoi hotz hau igarotzeko, eta uste dugu gainera ale bera dela duela Gautegiz Arteagako paduretan dagoen zuhaitz lehor bat hartu duena lotarako leku modura.

Eta gauzarik onena arrano hau zuzen-zuzenean goza dezakezuela da!!!

pesca en p pesca en poste

Hegazti honen jarraitzaile bate gure kameratik egindako arrano arrantzalearen irudiak (Maite txikixa)

Goiz askotan gure zuzeneko kameren aurrean gozatzen dugu haren irudi ikusgarriaz. Batzuetan, padurako uretan arrantzaldi politak egiten ikusten da, baina ia egunero, ilunabarrean, bere gustuko lekura gaua pasatzeko iristen denean, ikusi ahal izango duzu.
Batzuetan ubarroi batekin partekatzen du gure kameren jomugan gauero izaten dugun zuhaitz lehor baten adarra.

2020-02-02

Arrano arrantzalearen iritsiera gure kamerak hartuta.

Udazken amaierako egunotan arrano arrantzalea 17: 30etik 18: 10era hurbiltzen da bere gaueko ostatura.

Ikuskizun paregabea, benetan. Galdu egingo al duzu?

Klikatu gure zuzeneko kamera!

Urdaibai Bird Centerrek 2020-2021 ikasturte honetarako eskola-bisiten programari eusten dio, babes-neurriak zorroztuko direlarik kutsatzeak saihesteko. Ikasturte honetan, talde txikiak lehenetsiko dira, eta ez dira inolaz ere gainduko txanda bakoitzeko 25-30 ikasle, horiek bi taldetan banatuko direlarik. Gehienez 20-25 ikasle izatea gomendatzen da taldeko, begirale bakoitzeko 10-12 ikasleko ratioa ziurtatzeko. Segurtasun distantziak mantenduko dira, betiere burbuila-taldeak mantenduz. Ikasleek eta irakasleek maskara nahitaez erabili beharko dute bisitetan, eta hidrogela eskuetan aplikatu beharko dute zentroko hainbat lekutan, beti ere, pertsonen arteko distantziak errespetatuz.

grup1

Era berean, Urrian zehar zabalik jarraitzen du Euskadiko arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuaren ezagutzan parte hartu nahi duten euskal eskola-taldeentzako doako bisiten programak; izan ere, 2020. urte honetan berrikuntza interesgarriak erakusten ditu 2013tik askatutako arranoen bilakaerari dagokionez. Gaur egun, 2013an askatutako aleetako batek (N4. eraztuna) 3 urte daramatza Etang de Leonen, Frantziako Landetan, korsikar eme batekin ugaltzen. 2015eko beste ale bat (34. eraztuna) aurten San Vicente de la Barqueran (Kantabria) bikotekidea lortu du eta esperoan gaude datorren urtean gauzatuko den ugalkeka.

cria             33

N4 eranstundutako alearen kumeak Landetan (Frantzian)   33 San Vicente de la Barqueran uda pasatu da (Kantabrian)

Urdaibain, 2013an askatu zen eta N3 eraztuna daraman Roy arranoak dagoeneko Afrikatik aldiz bueltatu da Euskal Herrira. Aurtengoan Orx Landetako hezegune batetako arrano eme batekin sortu du bikotea. Izan ere Orx-en arrano arrantzalearen proiektu bat daramate aurrera eta han hasitakoa da eme hori. Datorren urtean ugaltzeko aukera izango dute, eta hori horrela gertatuko balitz, Euskal Herrian bi mendetan ematen den lehenengo ugalketa kasua litzateke.

pv

Proiektutik bizirik atera diren beste arrano batzuk: 2014an askatutako PF eraztuna daukana eta 2016an askatutako U05 eraztuna duena dira. Hauek biak Landetan finkatu dira eta hainbat emerekin gorteatze jolasak egiten ikusi izan dira.Bestalde P1. eraztuna duen arranoa 2013an askatu zen eta Somoko itsasadarrean, Santanderko badian ugalketa saiakeretan ari da. Errunaldi huts baten ondoren, eremu horretara itzultzen jarraitzen du duela 3 urtetik, gutxienez.

bisita1

Euskal Herriko ikastetxe guztiei zuzendutako doako bisita hauetan parte hartu ahal izateko urrian zehar, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta DBHko 4. mailara bitartean, ikastetxeek Zentroko telefono hauetara deitu beharko dute aldez aurretik bisita erreserbatzeko:

Telf: 946 251 157 / 699 839 202

Ingurumen hezkuntzako proiektu hau Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute.