Berriak

 

Azken egun hauetan askatzeke geratzen ziren proiektuko lau arrano arrantzale askatu dira Urdaibain. Hurrengo asteetan zehar, Urdaibai Bird Centerreko teknikoen bitartez elikatuak izango dira beraien kabuz arrantzarako teknika garatu arte eta irailaren erdialde edo bukaeratik migrazioari ekitea espero da. Urdaibai alde batera utzi eta Afrika subsahariarrera burutuko dute migrazioa. Horiek horrela 2013an hasi zen proiektuari bukaera emango zaio eta hurrengo urteetan bikoteak sortu eta espeziea Urdaibain ugaltzea espero da.

 

"N-3, Urdaibaiko arrano arrantzale berrien aitaordea" izenburuarekin, SER irrati katea "Roy" arranoa helduaren eta askatu berri diren arrano gazteek aurkezten duten portamolde bitxia aztertu du. Izan ere Roy-k arrano gazteak babesteko eta zaintzeko joera izan du egunotan, bere txitak eztiren arren, zaindu eta kasu batzuetan elikatu ere egin ditu.

 

http://cadenaser.com/emisora/2017/08/04/radio_bilbao/1501845340_184292.html

Urtero legez, Urdaibai Bird Center-ek arrano arrantzalea berreskuratzeko proeiktuan parte hartzen duten arrano arrantzaleak bere egokitze denbora pasa ondoren ikusteko bere egokitze denbora pasa ondoren bisitaldi doakoak eskainiko ditu. 12 arrano gazte hauek Eskoziako "Highland Wildlife Foundation"-eko adituek atera dira habi desberdinetatik 3-4 aste dutenean. Behin Urdaibaira ailegatzen direnean antzeko denpora igarotzen dute gure paduratan Aranzadi Zeintzia Elkarteko biologoen eta adituen zaingopean Afrikako bidea hartu arte irailaren erdian.

 

 Aurton irtenaldien egitaraua bikoiztuko da 12 bisitaldi gidatuak eginez abuzttuaren 4tik irailaren 8-ra arte (aztearteak eta ostiralak), aurreko urteetan izan duten arrakasta kontutan izanik. Irtenaldiak

-PRENTSA EREMUA/ www.bizkaia.eus- Aleak egunsentian iritsi dira Eskoziatik. Bi hilabete pasatxo emango dituzte Urdaibai Bird Centerren instalazioetan, Afrikara joateko migrazio-bidaia hasten duten arte. Hamabi txita berri horiek azken lau udetan ekarritako beste 48 txitei gehitu zaizkie. Beraz, 2013. urtean berreskuratze-programa hasi zenetik 60 ale hazi dira, hegaztiaren berreskuratze- eta ugaltze-helburua lortzeko beharrezkoa den hegazti kopurua, hain zuzen. Bost urte hauetan, Bizkaiko Foru Aldundiak 274.000 euro inbertitu ditu arrano arrantzalea berreskuratzeko programan, eta Urdaibai Bird Center-ek koordinatu du programaren kudeaketa. Aurten, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara zazpi ale heldu itzuli dira, 2013 eta 2015 urteen artean askatu zirenak. Arrano arrantzalea espezie berezia da, hezeguneen egoera ebaluatzea ahalbidetzen duena. Gainera, aplikatzen zaizkion babes-neurriei esker, bizi den habitataren kontserbazioari mesede egiten dio.

 

 

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, Elena Unzuetak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen arrano arrantzalea berreskuratzeko programaren arduradunak, Aitor Galarzak, gaur goizean azaldu dituzte egunsentian Urdaibaira heldu berri diren hamabi txiten etorreraren zehaztasunak. Arrano arrantzale txitak Eskoziatik ekarri dituzte, Eskoziako

pf

Maiatzaren hasieran lau arrano arrantzale ikusi ziren batera Urdaibai Bird Centerretik. Horietariko batek eraztun horia zeukala konturatu ginen, eta nahiz eta ezinezkoa gertatu zitzaigun identifikatzea, Urdaibaiko arrano arrantzalearen proiektuan jartzen zaizkien eraztun berdina zela ikusi genuen. Eraztuna eskubiko tartsoan zegoela ikusi genuen, beraz Livingston (N4) zela pentsatu genuen, Landetatik eta Urdaibaitik zehar zebilen 2013ko ar bat. Baina, maiatzaren 4ean, hegaztizale batek Oruetako behatokitik ateratako argazki pare bat bidali zizkigun, eta sekulako sorpresa hartu genuen; izan ere, eraztundutako arranoa "Pink Floyd" (PF) zen.
Arrano hau 2014an askatu zen eta Urdaibain ikusteko aukera izan genuen iazko abuztuan.

pf 1

Arrano hau kontutan hartu ezkero, badira lau arrano aurten bueltan etorri direnak. Pink Floid aparte utzita, Roy (N3) ere bueltatu da eta ordudanik ez da Urdaibaitik muditu ere egin, Livingston (N4) ere iazko antzeran dabil, Urdaibaira etorri eta Landetan zehar ere ikusi da aurtengoan, eta azkenik Txuriko ere hurbildu zen gurera, baina hurrengo egunean Santanderreko badian ikusi izan da.

Gure Esker onak Julian Ansuateguiri arrano arrantzaleen jarraipenean agertu duen jarrera ezin hobeagaitik.

IMG 2279 copia

- URDAIBAI RESERVE - Cousteau, Urdaibain iazko udan askatutako arrano arrantzaleetariko batek sei hilabete daramatza negu pasako lekutzat aukeratu zuen Senegal hegoaldean.

Cousteau Ziguinchor

Argos sateliteak igortzen dizkigun seinaleek, Casamance ibaiaren eta bere ibaiadar baten artean joan etorrian dabilela erakusten digu, hain zuzen ere eskualde horretako Ziguinchor hiriburutik 15 kilometrotara Bignona izeneko herrixka baten ondoan.

Saliendodel agua

Pasa den Martxoaren 28 eta 29an  Urdaibaiko eta Euskal Herriko ikastetxe batzuk 2017. urteko WOW (arrano arrantzalearen aldeko astea) bideohitzaldi aldeaniztun baten bidez Euskadiko, Bretaina Handiko, Italiako eta Gambiako ikastetxekin parte hartu zuten. Ekitaldi horretan ikastetxe bakoitzak ikasturte honetan zehar arrano arrantzaleari buruz ikas-gelatan eginiko lanak elkarri aurkeztu zituzten.

wow1

Urdaibai Bird Centerrek, Rutland Water-ekin (Leicester) batera, mundu mailako ingurumen hezkuntzako proiektuan parte hartzen du. Bertatik mundu osoan zabalduta dagoen ingurumen hezkuntzako aktibitateak garatu eta koordinatzen dituzte (http://www.ospreys.org.uk/osprey-flyways-project/).

wow2

Aurton, ekimen honetan Euskal Herriko bost ikastetxek hartu dute parte eta horietako batzuk ikus-entzunezkoak prestatzen ari dira Rutland Water-etik bultzaturiko “Ospreys & Us” lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa honetan, teknologia berrien erabilerarekin batera, ikastetxeek egindako lanak mundu guztian zehar hedatu daitezke. (http://www.ospreys.org.uk/ospreys-and-us/).  .