Proiektuaren atal garrantzitsuenetako bat dira material didaktikoak, edukiak ondo uler daitezen eta proiektuan parte hartzen duten ikasle eta irakasleak sentsibilizatu daitezen. Orain arte ez zegoen arrano arrantzaleari buruzko ingurumen hezkuntzarako berariazko unitate didaktikorik. Hau da, hain zuzen, proiektuak dakartzan berrikuntzetako bat. Materiala Urdaibai Bird Center-eko langileek eta Ingurugelak (CEIDA) egina da.
Ingurumen hezkuntzarako material hau hezkuntza maila ezberdinetara moldatua dago, eta deskarga bitartez eskuragarri dago.
LEHEN HEZKUNTZA
BISITAREN AURRETIK LANTZEKO LAGUNTZA-MATERIALA: Arrano Arrantzalea Euskal Herrian.
BIGARREN HEZKUNTZA
BISITAREN AURRETIK LANTZEKO LAGUNTZA-MATERIALA: Arrano Arrantzalea Euskal Herrian.