Berriak

header

portada

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako bio-dibertsitaterako mugarri garrantzitsuenetako baten aurrean gaude.

Lehenbiziko aldiz, Arrano arrantzale bikote bat Urdaibain ugaltzen ari da, eta benetan zoragarria izango da denok gure etxeetatik zuzenean, naturako dokumental paregabe honen lekuko izan ahalko garela.

Aspaldi, BBCk, telebista frantsesak edo eskoziarrak interes handia erakutsi zuten Urdaibairi eta arrano arrantzaleari buruz... Orain mundu guztiak basa-fauna honetaz gozatzeko aukera izango du.

Landa izeneko arrano eme frantziarra eta jatorri eskoziarra duen Roy izango dira istorio polit honen protagonistak.

Arrano arrantzalea

Ostegunean Apirilaren 8an, goizeko 10:00etan arranoen habian kokatuta dagoen kamera konektatuko dugu zuzenean, eta aipatu arrano arrantzaleek naturan ikus daitekeen ikuskizunik handienetako bat eskainiko digute. Hegazti horien bizitza ikusi ahal izango dugu zuzen-zuzenean, enbarazurik egin gabe, Urdaibain duten ugaltze-aldia nola aurrera eramaten duten gertutik ezagutuz. Eta nola ez, hegazti habil horiek Urdaibaiko uretan arrantzatuko dituzten lazun, lupia, muxarra edo platuxak habia erraldoira ekartzen ere ikusiko ditugu.

Badakigu naturan ezin dela dena ziurtatu, baina espero dugu bikote horrek zorte handia izatea eta txitak izatea, Kantauriko kostaldean duela urte askotatik jaiotako arrano arrantzalearen lehen txitak.

Espezie honekin egindako berreskurapen proiektuaz ari gara. Oso arrakastatsua izaten ari den proiektua, izan ere, ingurumen-kontzientziazioaren eta -hezkuntzaren ikuspegitik balio handikoa izan dena. Orain arrano arrantzale familia bat osatzea baino ez da falta, eta aurten gerta daitekenaren esperantza irmoa daukagu.

nido

Baina ez da erronka erraza; izan ere, habia ezkutatzen duten gainerako harrapariek ez bezala, arrano arrantzaleek habia erraldoi bat eraikitzen dute denon begi-bistan, padurako hegazti ikusgarrienak direla erakusteko.

Hori dela eta, mundu guztiari dei egin nahi diogu, turista, itsasontzi gidariak, piraguak, paddle surfa edo txakurrak dituzten pertsonak ez daitezen inolaz ere inguru horretara gerturatu, eragozpenen aurrean arrano hauek habia utz bai dezakete.

Goza dezagun pantaila txikitik guztiok arrano arrantzalearekin ondorengo esteken bidez.

Urdaibai Bird Center – Web-orria
http://www.birdcenter.org/eu/hegaztiak/webcam-aguila-pescadora-urdaibai

Urdaibai Bird Center – Youtube
https://www.youtube.com/channel/UCBeIuQX299e1MxFuSszHxtQ

Gainera zuzeneko honetan azken 12 ordutan gertatu dena ikusi ahal izango dugu edozein unetan atzera eginez.