Berriak

Pasa den Martxoaren 28 eta 29an  Urdaibaiko eta Euskal Herriko ikastetxe batzuk 2017. urteko WOW (arrano arrantzalearen aldeko astea) bideohitzaldi aldeaniztun baten bidez Euskadiko, Bretaina Handiko, Italiako eta Gambiako ikastetxekin parte hartu zuten. Ekitaldi horretan ikastetxe bakoitzak ikasturte honetan zehar arrano arrantzaleari buruz ikas-gelatan eginiko lanak elkarri aurkeztu zituzten.

wow1

Urdaibai Bird Centerrek, Rutland Water-ekin (Leicester) batera, mundu mailako ingurumen hezkuntzako proiektuan parte hartzen du. Bertatik mundu osoan zabalduta dagoen ingurumen hezkuntzako aktibitateak garatu eta koordinatzen dituzte (http://www.ospreys.org.uk/osprey-flyways-project/).

wow2

Aurton, ekimen honetan Euskal Herriko bost ikastetxek hartu dute parte eta horietako batzuk ikus-entzunezkoak prestatzen ari dira Rutland Water-etik bultzaturiko “Ospreys & Us” lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa honetan, teknologia berrien erabilerarekin batera, ikastetxeek egindako lanak mundu guztian zehar hedatu daitezke. (http://www.ospreys.org.uk/ospreys-and-us/).  .  

 

 

 

 

4E4A6253 copia

Duela zenbait egun Urdaibaira proiektuko arrano arrantzale baten itzuleraren berri eman genuen (Txuriko), aste honetan aldiz, (Roy) arrano arrantzalea behatu ahal izan da. Hirugarren arrano bat (Livingstone izenekoa) Frantziako Landetan kokatzen den Courantd'Huchet Erreserban behatu da.

Roy, Roy Dennis Britainia Handiko naturalista eta proiektuan aholku-emaile gisa diharduenaren omenez izendatutako arrano arrantzalea, 2013an Nairn (Eskozian) jaiotako ar bat da. Ezker tartsoan N3 kodearekin hori koloreko eraztun bat darama eta Aranzadi Zientzia Elkartearen metalezko eraztuna eskubiko hankan. Urdaibaira lehen aldiz 2015ean bueltatu zen. Pasa den urtean, apirilaren 14tik irailaren 9a arte egon zen bertan. Denbora tarte luze horretan habia txukuntzen eta lurraldea bereganatzeko asmoa erakusten zuten mugimendu asko burutzen ikusi ahal izan zen.

Livingstone, esklabotza sutsuki gaitzetsi zuen eskoziako exploratzaile famatuaren omenez ezarritako izena, 2013an Elgin (Eskozian) jaiotako ar bat da. Eskuin tartsoan eraztun hori bat darama N4 kodearekin eta ezker tartsoan aldiz Aranzadi Zientzia Elkarteko metalezko erantzuna. Roy bezala, 2015.urtean bueltatu zen lehen aldiz Urdaibaira. Pasa den urtean hainbat alditan behatua izan zen bai Urdaibain bai Courant d'Hucheteko Erreserban (Urdaibaitik 120 Kmra kokatzen da). Babestutako eskualde horrek 617 hako azalera dauka, horietatik gehienak hezegunez, zuhaiztiz, eta hareatzez osatuta daude. Eskualde hori Landetako departamenduaren kostaldean kokatzen da eta Léon herritik oso gertu dago.

P1 posadero

-URDAIBAI RESERVE- Animalia hori joan den larunbatean iritsi zen Biosferako Erreserbara eta 2013an askatu zen Urdaibai Bird Center-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketarekin, arrano arrantzalea lehengoratzeko garatzen duen programaren barruan. Lehenengoz 2015ean itzuli zen.

p1

Urdaibai Bird Center, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketari esker, arrano arrantzalea lehengoratzeko garatzen ari den programak bere emaitzak ematen jarraitzen du. Joan den larunbatean Urdaibaira itzuli zen programa honen barruan askatu ziren aleetako bat, hain zuzen ere 2013an askatu zen ar bat. Ale honi dagokionez jakin dakigu lehenengoz 2015ean itzuli zela eta iazko abuztuan askotan ikusi zuten Biosferaren Erreserban.

Europan bizi diren arrano arrantzale gehienek Saharaz Hegoaldeko Afrikan igarotzen dute negua, batez ere Gineako Golkoaren inguruko herrietan, Senegal eta Ekuatore Guinea artean. Urtearen sasoi honetan kumeak egiteko euren tokietara itzultzen hasten dira eta horregatik Urdaibai Bird Center-eko pertsonala hegazti hauek bilatzen hasten da Biosferaren Erreserban.

2013an arrano arrantzalea lehengoratzeko programa abian jarri zenetik egunera arte 48 ale askatu dira Biosferaren Erreserban; ale horiek guztiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eskoziako Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmen bati esker eskuratu dira.

Aleak 2015ean hasi ziren itzultzen eta 2016an lau ar bultatu ziren (hiru 2013an askatuak eta beste bat 2014an askatu zen taldekoa).

Kontuan hartuta 2013an askatu ziren aleek lau urte bete dituztela eta helduak direla, proiektuaren bosgarren urte hau berezia da gerta daitekeelako udaberri honetan ugalduko den bikoteren bat eratzea. Ezin dugu ahaztu arrano arrantzalea lehengoratzeko programa abian jartzearen helburua hori izan zela.

Programaren helburua hegazti hau lehengoratzea, gure Lurraldean hori ugaltzea lortuz, izan arren, atal osagarri moduan ingurumeneko hezkuntza jorratzeko alderdia dauka. Horren barruan garatzen diren jarduketak zabaltzen dira eta harrapari hau ezagutzera ematen da. Gaur egunera arte 5.000 ikasle inguru izan dira, 300 irakaslek lagunduta, arrano arrantzalea ezagutzeko Urdaibai Bird Center bisitatu dutenak. Halaber, 25 hitzaldi antolatu dira publiko helduarentzat.

errekortea 2

-URDAIBAI RESERVE- Asteazken honetan Martxoak 1 arratsaldeko 19:00etan Ekoetxean Bilbon, Aitor Galarza Doktoreak, arrano Urdaibain arrantzalearen berreskurapen proiektuko zuzendariak, "Euskal Herriko ingurumen ikono baten berreskuratzea: arrano arrantzalea Urdaibai Biosfera Erreserban" hitzaldia eskainiko du.

2013. urtetik Urdaibai Bird Center Urdaibai Biosfera Erreserban arrano arrantzalea bersartzeko proiektua aurrera eramaten ari da. Espezie enblematiko hori baliatuz kontserbazioa, ekoturismoa eta ingurumen hezkuntza garatzen ari dira. Aitor Galarzak (proiektuko zuzendariak) emango duen hitzaldi horretan proiektuaren helburuak, emaitzak eta nondik norako guztiak zehaztuko dira.

Cartel-Charla-aguila-pescadora-1-marzo

 

 

- URDAIBAI RESERVE - Quercus natura aldizkariak otsaileko alean Urdaibai Bird Center Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz aurrera eramaten ari diren Urdaibaiko arrano arrantzalearen proiektuaren artikulu bat argitaratu du.

Portada quercus

Hilabetero argitaratzen den aldizkaria da Quercus. Naturari estuki lotuta dago eta alor desberdinetako argitalpenak ateratzen dira bertan: basabizitza, naturaren behaketa eta babesa, ikerketak…

Gaurkotasun albisteen atalean proiektuaren laburpen txiki bat egiten da eta proiektua gaur egun zein fasetan dagoen ere zehazten da. Horrez gain, arrano arrantzale horiek egin dituzten migrazio bidaiak aztertzen dira, negupasa zein eskualdetan egon diren eta Urdaibaira bueltatu diren arrano arrantzaleak zeintzuk izan diren.

pandion haliaetus

Laburbilduz, talde lan guztia eta proiektuko kideak irrikitan daude udaberri honetan arrano arrantzaleak Urdaibaira noiz bueltatuko diren jakiteko.

http://www.revistaquercus.es/noticia/6748/avances/urdaibai-recibe-a-las-aguilas-pescadoras-reintroducidas.html

-URDAIBAI RESERVE- Cousteauk, eskozian jaio eta Urdaibain hazitako arrano arrantzaleak, negupasan Senegal hegoaldean jarraitzen du.

2Pescadora en Palmeral

Pasa den abuztuan askatutako arrano arrantzaleetako bat satelite bidezko transmisorea jarri zitzaion eta Urdaibai Bird Centerretik hegazti erakargarri honen jarraipena egiten ari gara.

cousteau

Duela zenbait aste hego-mendebalderantz 30 Km egin zituen, hori dela eta gaur egun Casamance ibaiko ipar erriberatik ikus daiteke, Ziguinchor hiriburutik oso gertu. Sarritan ibaiak gainezka egiten du bertan eta manglare eta arroz laborantza toki aparta da, esan beharrik ez dago arraina non nahi dagoela bertan. Cousteauk Ziguinchor hirian habiak egiten dituzten zikoinekin partekatu behar du habitata.

Zikoina igoteko

Eskualde hori Gambiako mugatik 60 Kmra kokatzen da. Herrialde hori krisi politiko larri batean murgilduta dago. Bozka bidez aukeratutako presidenteak atzo bertan zin egin zuen kargua Dakarren (Senegal) kokatzen den Gambiako enbaxadan. Erbesteratuta aurkitzen da berau, izan ere, kargua utzi behar duen presidenteak ez baitio uko egin nahi karguari. Duela zenbait ordu ECOWASeko (Economic Community of West African States) tropak Gambiara sartu dira esku hartu eta orden konstituzionala berresartzeko. BBCren esanetan 25.000 gambiarrek muga gurutzatu eta Senegalera igaro dira borroka armatu baten arriskua dela eta. Espero dugu krisia ahalik eta modu onenean bukatzea gizarteagatik eta biztanleriaren hobebearrez.

pescadora en urdaibai

Pasa den larunbatean urte honetan askatutako azken hiru arrano arrantzaleek Urdaibai utzi zuten. Hiru indibiduo horien migrazioaren hasiera bateratuak baliteke zer ikusia izatea Gautegiz Arteagako Kanala auzoko festekin, izan ere, zenbait bolandera bota ostean irten baitziren garaia baino lehenago. Indibiduo horiek, urte honetan askatutako 12 arrano arrantzaleen parte ziren, hilabete eta zenbait egun zeramaten askatuta Urdaibaitik. Espero dugu egoera fisiko onenean egon izana migrazio luze eta gogorrari aurre egin ahal izateko.

Bidaian irten diren hiru indibiduoetatik batek satelite bidezko transmisorea darama. Cousteau izenez ezagutzen den arrano arrantzale horren bitartez Argos satelitetik datuak jasotzen ditugu eta zer posiziotan dagoen eta zein abiaduran hegan egiten ari den jakin ahal dezakegu.