Berriak
 pesvisi
  
Abuztuan eta iraileko lehenengo astean zehar, Urdaibai Bird Center-ek doako irtenaldi gidatuak eskainiko ditu astero, Arrano arrantzalea Urdaibain berreskuratzeko proiektuaren baitan askatutako arranoak behatzeko.
 
p70
 
Arranotxoak, uztailaren hasieran Eskoziatik ekarriak, paduraren barnean kokaturiko egokitze-gune batetan izan dira orain arte, haien bizileku berrira, hau da, Urdaibaiko paduretako paisaiari egokitzen beren askapenatik Afrikan bi urte pasatu ondoren bere jaioterri-adoptiboa itzuli behar izango dutelako.Uztaileko azken egunetan askatuak izan zirenetik, harrapari gazteak ingurutik aske ikus daitezke hegaz eta pausaturik edo bere lehenengo hegaldiak egiten ikustea erraza da, atseden hartzen edota arrantzan ikasten.
 
pa3
 
 
Horrela, ikuskizun honez gozatu eta arrano gazteak behatu nahi dutenek, Urdaibai Bird Center-eko teknikari baten laguntzarekin egin ahal izango dute. Gainera, berreskurapen proiektuaren gorabeherak azalduko dizkigu, baita hegazti paregabe hauei buruzko berezitasunak kontatu ere lurretako teleskopioen bidez behatzen diren bitartean.
 
na
 
Irteerak, ordu bat eta erdiko luzerakoak, abuztuaren 7, 14, 21 eta 28an eta irailaren 4an izango dira, goizeko 10:00etan, Busturiako San Kristobal auzoko tren geltokitik abiatuta. Joan ahal izateko, aurretik doan izena ematea beharrezkoa da, eta gehienez ere 15 pertsonako taldea osatuko da bakoitzean.
 
pesvisi1
 
Mota honetako irtenaldien helburu nagusienen artean, Erreserbaren balore naturalak zabaltzeaz gain, Arrano Arrantzalearen berreskurapen proiektu inguruko ezagutzak sakontzean datza.
 
pf3
 
Erreserba egiteko telefono zenbakiak:
 
946 251 157     /     699 839 202