- URDAIBAI RESERVE - Quercus natura aldizkariak otsaileko alean Urdaibai Bird Center Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz aurrera eramaten ari diren Urdaibaiko arrano arrantzalearen proiektuaren artikulu bat argitaratu du.
Hilabetero argitaratzen den aldizkaria da Quercus. Naturari estuki lotuta dago eta alor desberdinetako argitalpenak ateratzen dira bertan: basabizitza, naturaren behaketa eta babesa, ikerketak…
Gaurkotasun albisteen atalean proiektuaren laburpen txiki bat egiten da eta proiektua gaur egun zein fasetan dagoen ere zehazten da. Horrez gain, arrano arrantzale horiek egin dituzten migrazio bidaiak aztertzen dira, negupasa zein eskualdetan egon diren eta Urdaibaira bueltatu diren arrano arrantzaleak zeintzuk izan diren.
Laburbilduz, talde lan guztia eta proiektuko kideak irrikitan daude udaberri honetan arrano arrantzaleak Urdaibaira noiz bueltatuko diren jakiteko.