Esperientziak partekatuz

Eskarmentuak elkartrukatzen

Arrano arrantzalearen inguruan garatzen ari garen Ingurumen hezkuntzako proiektuak Euskal Herriko edo beste eremuetako ikasleak hezkuntza-eskarmentua elkartzukatzea eskeintzen du, hain zuzen ere hegazti bitxi honen bizitza ezagutzeaz gain beste errealitateak ezagutu, hizkuntza, hezkuntza eta Zientzia arloan.

Eskarmentu hauek hainbat material desberdinetan erakutsi daitezke eta batez ere hizkuntza ikastea eta teknologia berrien erabilpenaren trebetzea ahalbideratzen duten formatu digitaletan.

Atal honetan ingurumen hezkuntza proiektuaren arloan parte hartzen duten eskola desberdinak garatu dituzten lanak ezagutzeko gonbidatzen dizugu:

Muxika-ko Urretxindorra eskolako ikasleek Urdaibaiko arrano arrantzaleari buruzko filme txiki bat egin dute proeiktu honetarako prestatu diren ingurumen hezkuntzako materialetan oinarriturik eta Eskola-sarean dauden eskoleei erakusteko ere bai: http://www.ospreys.org.uk/osprey-flyways-project/osprey-flyways-project-schools/