Aurkezpena

faldon propuesta eu

 

Arrano arrantzalea dugu Urdaibain beha daitezkeen hegaztietan liluragarrienetarikoa. "Bandera espezie" bezala, tresna paregabea da ingurumen babesa, ekoturismoa eta ingurumen hezkuntza sustatzeko. Oinarrizko pedagogia-tresna dugu kulturarteko Ingurumen Hezkuntza proiektu transbertsala sortu ahal izateko. Honen xedea hezkuntza-komunitatearen parte hartzea da, arrano arrantzalearen migrazio-bidearen bitartez lotuta dauden kultura ezberdinen elkar ezagutzea.

Arrano arrantzalea, hegazti eder bezain ikusgarria.

  

Ingurumen Hezjuntza proiektu honen helburuak honakoak dira: 

Arrano arrantzalearen migrazio mugimentuak.
  1. Arrano arrantzalea elementu dinamizatzaile bihurtzea, ikastetxeetan ingurumen hezkuntza prozesu bat sor dadin. Luzetarako prozesu hau espeziearen Urdaibaiko berreskuratze prozesuarekin batera garatu beharko litzateke, 2013an hasitakoa. Honek, hegaztien munduan sakontzea ahalbidetuko du, batez ere espezie migratzaile arruntenak eta gure ingurua ezagutaraziz.
  2. Prozesu horretan ikastetxeen parte hartzea bultzatzea, ez bakarrik hurbilen dauden zentroekin harremanetan egonez, baizik eta Europa eta Afrikako beste gizarteekin. Era honetan, arrano arrantzalearen berreskurapenean zein kontserbazioan diharduten herrialdeetako ikasleekin hartu-emanak erraztu eta hizkuntza-murgiltzea sustatzen da.
  3. Teknologia berrien erabilpenean trebatzea, horretarako lanak eginez edo beste herrialdeetako ikasleekin harremanak eginez.
  4. Arrano arrantzaleari buruzko tresna didaktikoak sortzea, hezkuntza-ziklo ezberdinentzako mailakatua eta eguneratua. Ikastetxeek proiektuan parte hartzeko aukera ezberdinak emango dituzten material berria izango dute eskura.
  5. Urdaibaiko ur-hegaztien kontserbazioaren aurreko kontzientziazioa, eta ingurumen hezkuntza Urdaibaiko Biosfera Erreserbako arrano arrantzalearen berreskuratze proiektuaren oinarri bilakatzea.

 

 

 

 

 

INGURUMEN HEZKUNTZAREN PROIEKTUAREN AURREKARIAK.

 

Inguruan kokatzen diren Gautegiz arteagako eta Muxikako Montorreren eta Urretxindorraren eta Urdaibai Bird Center-en arteko elkarlanagatik sortzen den proiektua da. Ornitologiaren mundua ikasleei hurbiltzeko aukera paregabea bihurtu zen eta 2012an Britainia Handian sortu zen ingurumen hezkuntzako ildotik jarraitzen du proiektuak. Hegaztiak eta horien ikerketez baliatuz ingurumen hezkuntzarako baliabide asko ematen zaie irakasleei ikasleen ikaste prozesu horretan laguntzeko. Eskolan ematen diren irakasgai horien bitartez ezagutza eta jarrera hobetu egiten da.

Lan egiteko modu hori zuzenean lotzen da Urdaibain 2013an hasitako arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuarekin. Horren bitartez kantauriar kostaldean arrano espezie honen gune ugaltzaile bat sortzea lortu nahi da. Esparru honetan arrano arrantzaleak eskeintzen dituen aukerak bi arlo barne hartzen ditu: ikerketa eta dibulgazio zientifikoa eta ingurumen hezkuntza.

Baina, Zergaitik arrano arrantzalea bezalako espezie baten inguruko proiektu bat bultzatu? Zentzu honetan, asko dira aipa daitezkeen arrazoiak egoera hau ingurumen hezkuntza ekimen bat bultzatzeko aproposa izatea eragiten dutenak. Hona hemen hauetariko batzuk:

 

1.- Espezie enblematikoa da. Arrano arrantzalea "Ikurra" izendatutako espeziea delako, bai bere berezitasunari dagokionez eta bai bizitoki duen ur ingurunearekiko duen erlazio estuari dagokionez.

2.- Espezie ikusgarria da. Gaur egun, mundu osoko hegazti behatzaile gehien erakartzen dituenen hegazti harrapakarien artean kokatzen da. Haren itxurak, edertasunak eta gehien bat arrantzan egiteko duen moduak espezie oso berezi bihurtzen du.

3.- Hegazti migratzailea da. 12.000Km egiteko gai da. Migrazio bidean zeharkatzen dituen lurraldeen arteko lotura fisikoa zein kulturala ahalbidetzen du.

4.- Hegazti oso ezaguna eta ikertua da zientzia mailan. Munduko zenbait tokitan oraindik arriskupeko espeziea denez haren biologia, arriskuak, hedapena, berreskurapen metodoak, migrazio bideak eta migrazio sasoiak, etb. ezagunak dira. Informazio eta ezagutza honek ingurumen hezkuntzari balore handia ematen dio.

 

Arrano arrantzale gaztea hacking-ean .
Lur hartzeko puntuan. Mundaka atzean.
Urdaibai Bird Center-eko teknikaria arrano arrantzale gazte bat monitorizatzen hacking-ean.

 

5.- Filopatrikoa da. Espezie honek haren jaioterriarekiko duen lotura oso garrantzitsua da, izan ere arranoa eta bertan bizi diren pertsoneen artean lotura afektiboa eta kulturala sortzen du. Lurralde konkretu batekiko afinitate honek giza komunitate eta naturaren arteko lotura faboratzen duelarik.

6.- Bioadierazlea da. Arrano arrantzaleak ingurumen ezaugarri konkretu batzuk betetzen dituzten zonaldeetan baino ez dira ugaltzen. Hegazti espezie hau zenbait tokitan aurkitzeak, haien ingurumen kalitate ona adierazten du eta leku hauetako ingurumen ospe ona areagotzen du.

7.- Erakargarri turistikoa. Arrano arrantzalea Urdaibaiko erakargarri turistiko garrantzitsuena da, mokozabalarekin, Txori zezenaarekin eta zenbait limikolo espezierekin batera. Haren erakargarritasun turistikoa estuki dago lotuta ingurunearekiko errespetuzko turismo ereduarekin, zeinek errekurtsoen kontserbazioa eta sustapena ahalbidetzen duen.

8.- Berreskurapen proiektu bat martxan. 2013.urtetik aurrera martxan dago espezie hau berreskuratzeko proiektu bat Urdaibain, 2015.urterako arrano arrantzalea era naturalean ugaltzea helburu duena.

9.- Urdaibako ZEPA era arrazional batean erabiltzeko lortzeko tresna. Hurrengo urteetan gerta daitekeen espezie honen ugalketa posible Urdaibaiko paduran, ingurumen hezkuntza kanpaina handiri lotuta, lagun dezake espazio honen erabilera publikoa paduraren eta haren inguruko zonaldearen kontserbazioarekin bat etortzera.

 

Eskozia, Erresuma Batuetako arrano arratzale populaziorik garrantzitsueneko eskualdea .
Habia eta jarlekua. Atzean, San Kristobal behatokia.
Ingurumen turismoa, arrano arrantzalearen behaketa Urdaibain.