Berriak

-URDAIBAI RESERVE- Cousteauk, eskozian jaio eta Urdaibain hazitako arrano arrantzaleak, negupasan Senegal hegoaldean jarraitzen du.

2Pescadora en Palmeral

Pasa den abuztuan askatutako arrano arrantzaleetako bat satelite bidezko transmisorea jarri zitzaion eta Urdaibai Bird Centerretik hegazti erakargarri honen jarraipena egiten ari gara.

cousteau

Duela zenbait aste hego-mendebalderantz 30 Km egin zituen, hori dela eta gaur egun Casamance ibaiko ipar erriberatik ikus daiteke, Ziguinchor hiriburutik oso gertu. Sarritan ibaiak gainezka egiten du bertan eta manglare eta arroz laborantza toki aparta da, esan beharrik ez dago arraina non nahi dagoela bertan. Cousteauk Ziguinchor hirian habiak egiten dituzten zikoinekin partekatu behar du habitata.

Zikoina igoteko

Eskualde hori Gambiako mugatik 60 Kmra kokatzen da. Herrialde hori krisi politiko larri batean murgilduta dago. Bozka bidez aukeratutako presidenteak atzo bertan zin egin zuen kargua Dakarren (Senegal) kokatzen den Gambiako enbaxadan. Erbesteratuta aurkitzen da berau, izan ere, kargua utzi behar duen presidenteak ez baitio uko egin nahi karguari. Duela zenbait ordu ECOWASeko (Economic Community of West African States) tropak Gambiara sartu dira esku hartu eta orden konstituzionala berresartzeko. BBCren esanetan 25.000 gambiarrek muga gurutzatu eta Senegalera igaro dira borroka armatu baten arriskua dela eta. Espero dugu krisia ahalik eta modu onenean bukatzea gizarteagatik eta biztanleriaren hobebearrez.

pescadora en urdaibai

Pasa den larunbatean urte honetan askatutako azken hiru arrano arrantzaleek Urdaibai utzi zuten. Hiru indibiduo horien migrazioaren hasiera bateratuak baliteke zer ikusia izatea Gautegiz Arteagako Kanala auzoko festekin, izan ere, zenbait bolandera bota ostean irten baitziren garaia baino lehenago. Indibiduo horiek, urte honetan askatutako 12 arrano arrantzaleen parte ziren, hilabete eta zenbait egun zeramaten askatuta Urdaibaitik. Espero dugu egoera fisiko onenean egon izana migrazio luze eta gogorrari aurre egin ahal izateko.

Bidaian irten diren hiru indibiduoetatik batek satelite bidezko transmisorea darama. Cousteau izenez ezagutzen den arrano arrantzale horren bitartez Argos satelitetik datuak jasotzen ditugu eta zer posiziotan dagoen eta zein abiaduran hegan egiten ari den jakin ahal dezakegu.

 

tra3

Urtero legez, Urdaibai Bird Center-ek arrano arrantzalea berreskuratzeko proeiktuan parte hartzen duten arrano arrantzaleak bere egokitze denbora pasa ondoren ikusteko bere egokitze denbora pasa ondoren bisitaldi doakoak eskeiniko ditu. 12 arrano gazte hauek Eskoziako "Highland Wildlife Foundation"-eko adituek atera dira habi desberdinetatik 3-4 aste dutenean. Behin Urdaibaira ailegatzen direnean antzeko denpora igarotzen dute gure paduratan Aranzadi Zeintzia Elkarteko biologoen eta adituen zaingopean Afrikako bidea hartu arte irailaren erdian.

 

ca1

 

Aurton irtenaldien egitaraua bikoiztuko da 12 bisitaldi gidatuak eginez uztailaren 29tik irailaren 6-ra arte (aztearteak eta ostiralak), aurreko urteetan izan duten arrakasta kontutan izanik. Irtenaldiak San Cristobal-eko hareatzean burutuko dira, iaz bezala, ingurune honetan hobeto behatu daitezkelako arranoak eragozpen gutxienak eraginez. Bisitaldietan, arrano arrantzalearen inguruko hainbat aspektu azalduz gainera, hegazti hauen bizilekuaren (Padurak) inguruko aspektu desberdin asko azalduko dira baita ere. Irtenaldiak egun hauetan burutuko dira:

Uztailak: 29

Abuztuak: 2,5,9,12,16,19,23,26,30

Irailak: 2,6

 

tra1

 

Irtenaldi hauetan parte hartzeko derrigorrezkoa eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea teléfono zenbaki honetan: 699 839 202 irtenaldi bakoitzean kopuru mugatuak direlako, (15 pertsona gehienez). Irtenaldi guztiak goizeko 10:00 etan hasiko dira Busturiko San Kristobal auzoko geltokitik. Bisitaldiak ordu bat eta erdiko iraupena izango dute.

 

p7

na

 

Bisitaldi hauek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen eta dirulaguntzen dute eta arrano arrantzalea berreskuratze-proiektuaren garapenean kokatu daiteke.

sa1

 

 

aguila pescadora

 

Laugarren urtez jarraian Urdaibai Bird Centerrek (Aranzadi Zientzi Elkartea) Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Arrano arrantzalearen berreskurapen proiektua martxan jartzen du.

Asteburu honetan, Eskoziatik Urdaibaira 12 arrano arrantzale berri heldu zaizkigu, Urdaibai Bird Centerrek (Aranzadi Zientzi Elkartea) Urdaibain 2013.urtean martxan jarri zuen arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuaren baitan. Eskoziako gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko akordioaren harira bost urtetan zehar (2013-2017) 60 indibiduo jasoko dira, urtero 12. Aurreko urteetan bezala, jaso diren arrano gazteak Moray inguruko habietan batuak izan dira. Eskoziako
iparraldeko lurralde horretan gutxi gora-behera 300 bat bikote ugaltzaile daudela estimatzen da, hori dela eta, bertako agintariak gai izan dira zenbait indibiduo emateko bertako populazioa kolokan jarri gabe.

 

aguilas preparadas

 

Urtero bezala, kumeak habietatik hartzea eta Urdaibairaino garraiatzea izan da zailtasun gehieneko lana, baina, plangintza on batek eta tekniko espezializatuen parte hartzeak lagunduta ez da inongo arazorik egon. Horiek horrela, oso garrantzitsua izan da kumeak habietatik hartu baino lehen jakitea habi bakoitzeko arrano bakoitza zein osasun egoeran dagoen habitik hartu eta behar den moduan garraiatua izateko.

Behin habiatatik hartu ostean, arranoak Highland Foundation for Wildlife zentroan batu zituzten guztira 12 indibiduo egon arte, urte honetan 12 arrano arrantzale izan dira jaso direnak.

 

IMG-20160712-WA0000

 

Horrekin batera astelehenean Ben Ross eta Fiona Strachan "Scottish Natural Heritage" elkarteko kideen bisita izan genuen Urdaibai Bird Center eta arrano arrantzalearen instalazioak ezagutzeko helburuarekin.

Zentroan bertan osasun egoeraren azterketa egin zien albaitari taldeak eta elikatuak izan ziren Aberdeen-era garraiatuak izan arte. Aberdeen-etik Madrilera bidaiatu zuten Londresetik pasata. Bidaian zehar arrano arrantzaleak zainduak izan ziren Eskoziara joan zen Urdaibai Bird Center-eko tekniko laguntzaile baten bitartez. Behin Madrilera iritsita, Bizkaiko Foru Aldundiko furgoneta batetan sartu ziren arrano arrantzaleak eta Urdaibaira garraiatu. Guztira, bidaiak, 24 ordu iraun zuen. Urdaibaira iritsitakoan beharrekoak ziren neurri morfologikoak hartu eta lumen laginak hartu zitzaizkien analisi genetikoaren bidez zein sexutakoak diren jakiteko.

 

torre aclimatacion

 

Horren ondoren, arrano gazteak Urdaibai Bird Center-ek kudeatzen dituen habi artifizialetan sartu ziren. Abuztu hasierara arte gutxi gora-behera zainduak izango dira.

Behin arranoak aske daudenean Urdaibai Bird Centerreko teknikari eta laguntzaileek arrainak utziko dituzte hezeguneko toki konkretuetan arranoek janaria eskuragarri izan dezaten oraindik ere arrantzan egiteko teknika garatu gabe daukate eta.

Arrantzan eta hegan trebatu ostean negua pasatzeko migratu egingo dute Guineako golkoraino, Afrika subsahariarrera. Migrazioko oztopo guztiak gainditu eta arrantzan egiteko gaitasun handiena duten arrano arrantzaleak soilik bueltatuko dira. Bikotea aurkitu eta Urdaibai Biosfera Erreserban kumatzen dutenean proiektuaren helburu nagusiena betea izango da.

Hain zuzen ere, Joan den urtean lehen aleen itzulera gertatu zen, 3 ar gazte Urdaibaira bueltatu ziren eta laugarren bat Asturias inguruan ikusi zen.

Aurten, euretariko bi Urdaibain ikusi ahal izan dira berriz. Arranoetariko bat Urdaibain geratu da eta ohikoa da Urdaibai Bird Centerreko padura aurrean ikustea. Bestea "Livingston" izenekoa kostaldetik zehar dabil, eta azkenengo berriek Frantziako kostaldeko Landetako erreserba natural batetan kokatzen dute. Orain beharrezkoa eme bat etortzea litzateke, bikote bat eratu eta euskal hezeguneen birkolonizazioa hasi dezaten. Zentzu horretan, Urdaibai Bird Center-eko langileak itxaropentsu sentitzen dira espezie ikusgarri eta enblematiko horren ugalketa errealitate bat bihur daitekeelako urte batzuren buruan. Zalantza barik gertaera oso positiboa da ingurumen hezkuntzarako eta inguruan ekoturismora sustatzeko.

 

 

1

 

Itzuli da Urdaibaira ugaltzeko gai izan daitekeen lehenengo arrano arrantzalea. Gertaera garrantzitsua da, Urdaibai Bird Centerrek (Aranzadi Zientzi Elkartea) Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin abian duen berreskuratze proiektu honetarako.

 

Aste honetan bertan, arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuan zehar hainbeste itxaroten

 pesvisi
  
Abuztuan eta iraileko lehenengo astean zehar, Urdaibai Bird Center-ek doako irtenaldi gidatuak eskainiko ditu astero, Arrano arrantzalea Urdaibain berreskuratzeko proiektuaren baitan askatutako arranoak behatzeko.

Aranzadi Zientzia Elkarteak Urdaibain 2013.urtean martxan jarri zuen arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuaren urte honetako arranoak jaso berri dira. Eskoziako gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko akordioaren harira bost urtetan zehar (2013-2017) 60 indibiduo jasoko dira, urtero 12. Aurreko urteetan bezala, jaso diren kumeak Moray inguruko habietan batuak izan dira. Eskoziako iparraldeko lurralde horretan gutxi gora-behera 300 bat bikote ugaltzaile daudela estimatzen da, hori dela eta, bertako agintariak gai izan dira zenbait indibiduo emateko bertako populazioa kolokan jarri gabe.

POLLUELO