Berriak

-PRENTSA EREMUA/ www.bizkaia.eus- Aleak egunsentian iritsi dira Eskoziatik. Bi hilabete pasatxo emango dituzte Urdaibai Bird Centerren instalazioetan, Afrikara joateko migrazio-bidaia hasten duten arte. Hamabi txita berri horiek azken lau udetan ekarritako beste 48 txitei gehitu zaizkie. Beraz, 2013. urtean berreskuratze-programa hasi zenetik 60 ale hazi dira, hegaztiaren berreskuratze- eta ugaltze-helburua lortzeko beharrezkoa den hegazti kopurua, hain zuzen. Bost urte hauetan, Bizkaiko Foru Aldundiak 274.000 euro inbertitu ditu arrano arrantzalea berreskuratzeko programan, eta Urdaibai Bird Center-ek koordinatu du programaren kudeaketa. Aurten, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara zazpi ale heldu itzuli dira, 2013 eta 2015 urteen artean askatu zirenak. Arrano arrantzalea espezie berezia da, hezeguneen egoera ebaluatzea ahalbidetzen duena. Gainera, aplikatzen zaizkion babes-neurriei esker, bizi den habitataren kontserbazioari mesede egiten dio.

 

 

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, Elena Unzuetak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen arrano arrantzalea berreskuratzeko programaren arduradunak, Aitor Galarzak, gaur goizean azaldu dituzte egunsentian Urdaibaira heldu berri diren hamabi txiten etorreraren zehaztasunak. Arrano arrantzale txitak Eskoziatik ekarri dituzte, Eskoziako

pf

Maiatzaren hasieran lau arrano arrantzale ikusi ziren batera Urdaibai Bird Centerretik. Horietariko batek eraztun horia zeukala konturatu ginen, eta nahiz eta ezinezkoa gertatu zitzaigun identifikatzea, Urdaibaiko arrano arrantzalearen proiektuan jartzen zaizkien eraztun berdina zela ikusi genuen. Eraztuna eskubiko tartsoan zegoela ikusi genuen, beraz Livingston (N4) zela pentsatu genuen, Landetatik eta Urdaibaitik zehar zebilen 2013ko ar bat. Baina, maiatzaren 4ean, hegaztizale batek Oruetako behatokitik ateratako argazki pare bat bidali zizkigun, eta sekulako sorpresa hartu genuen; izan ere, eraztundutako arranoa "Pink Floyd" (PF) zen.
Arrano hau 2014an askatu zen eta Urdaibain ikusteko aukera izan genuen iazko abuztuan.

pf 1

Arrano hau kontutan hartu ezkero, badira lau arrano aurten bueltan etorri direnak. Pink Floid aparte utzita, Roy (N3) ere bueltatu da eta ordudanik ez da Urdaibaitik muditu ere egin, Livingston (N4) ere iazko antzeran dabil, Urdaibaira etorri eta Landetan zehar ere ikusi da aurtengoan, eta azkenik Txuriko ere hurbildu zen gurera, baina hurrengo egunean Santanderreko badian ikusi izan da.

Gure Esker onak Julian Ansuateguiri arrano arrantzaleen jarraipenean agertu duen jarrera ezin hobeagaitik.

IMG 2279 copia

- URDAIBAI RESERVE - Cousteau, Urdaibain iazko udan askatutako arrano arrantzaleetariko batek sei hilabete daramatza negu pasako lekutzat aukeratu zuen Senegal hegoaldean.

Cousteau Ziguinchor

Argos sateliteak igortzen dizkigun seinaleek, Casamance ibaiaren eta bere ibaiadar baten artean joan etorrian dabilela erakusten digu, hain zuzen ere eskualde horretako Ziguinchor hiriburutik 15 kilometrotara Bignona izeneko herrixka baten ondoan.

Saliendodel agua

Pasa den Martxoaren 28 eta 29an  Urdaibaiko eta Euskal Herriko ikastetxe batzuk 2017. urteko WOW (arrano arrantzalearen aldeko astea) bideohitzaldi aldeaniztun baten bidez Euskadiko, Bretaina Handiko, Italiako eta Gambiako ikastetxekin parte hartu zuten. Ekitaldi horretan ikastetxe bakoitzak ikasturte honetan zehar arrano arrantzaleari buruz ikas-gelatan eginiko lanak elkarri aurkeztu zituzten.

wow1

Urdaibai Bird Centerrek, Rutland Water-ekin (Leicester) batera, mundu mailako ingurumen hezkuntzako proiektuan parte hartzen du. Bertatik mundu osoan zabalduta dagoen ingurumen hezkuntzako aktibitateak garatu eta koordinatzen dituzte (http://www.ospreys.org.uk/osprey-flyways-project/).

wow2

Aurton, ekimen honetan Euskal Herriko bost ikastetxek hartu dute parte eta horietako batzuk ikus-entzunezkoak prestatzen ari dira Rutland Water-etik bultzaturiko “Ospreys & Us” lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa honetan, teknologia berrien erabilerarekin batera, ikastetxeek egindako lanak mundu guztian zehar hedatu daitezke. (http://www.ospreys.org.uk/ospreys-and-us/).  .  

 

 

 

 

4E4A6253 copia

Duela zenbait egun Urdaibaira proiektuko arrano arrantzale baten itzuleraren berri eman genuen (Txuriko), aste honetan aldiz, (Roy) arrano arrantzalea behatu ahal izan da. Hirugarren arrano bat (Livingstone izenekoa) Frantziako Landetan kokatzen den Courantd'Huchet Erreserban behatu da.

Roy, Roy Dennis Britainia Handiko naturalista eta proiektuan aholku-emaile gisa diharduenaren omenez izendatutako arrano arrantzalea, 2013an Nairn (Eskozian) jaiotako ar bat da. Ezker tartsoan N3 kodearekin hori koloreko eraztun bat darama eta Aranzadi Zientzia Elkartearen metalezko eraztuna eskubiko hankan. Urdaibaira lehen aldiz 2015ean bueltatu zen. Pasa den urtean, apirilaren 14tik irailaren 9a arte egon zen bertan. Denbora tarte luze horretan habia txukuntzen eta lurraldea bereganatzeko asmoa erakusten zuten mugimendu asko burutzen ikusi ahal izan zen.

Livingstone, esklabotza sutsuki gaitzetsi zuen eskoziako exploratzaile famatuaren omenez ezarritako izena, 2013an Elgin (Eskozian) jaiotako ar bat da. Eskuin tartsoan eraztun hori bat darama N4 kodearekin eta ezker tartsoan aldiz Aranzadi Zientzia Elkarteko metalezko erantzuna. Roy bezala, 2015.urtean bueltatu zen lehen aldiz Urdaibaira. Pasa den urtean hainbat alditan behatua izan zen bai Urdaibain bai Courant d'Hucheteko Erreserban (Urdaibaitik 120 Kmra kokatzen da). Babestutako eskualde horrek 617 hako azalera dauka, horietatik gehienak hezegunez, zuhaiztiz, eta hareatzez osatuta daude. Eskualde hori Landetako departamenduaren kostaldean kokatzen da eta Léon herritik oso gertu dago.

P1 posadero

-URDAIBAI RESERVE- Animalia hori joan den larunbatean iritsi zen Biosferako Erreserbara eta 2013an askatu zen Urdaibai Bird Center-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketarekin, arrano arrantzalea lehengoratzeko garatzen duen programaren barruan. Lehenengoz 2015ean itzuli zen.

p1

Urdaibai Bird Center, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketari esker, arrano arrantzalea lehengoratzeko garatzen ari den programak bere emaitzak ematen jarraitzen du. Joan den larunbatean Urdaibaira itzuli zen programa honen barruan askatu ziren aleetako bat, hain zuzen ere 2013an askatu zen ar bat. Ale honi dagokionez jakin dakigu lehenengoz 2015ean itzuli zela eta iazko abuztuan askotan ikusi zuten Biosferaren Erreserban.

Europan bizi diren arrano arrantzale gehienek Saharaz Hegoaldeko Afrikan igarotzen dute negua, batez ere Gineako Golkoaren inguruko herrietan, Senegal eta Ekuatore Guinea artean. Urtearen sasoi honetan kumeak egiteko euren tokietara itzultzen hasten dira eta horregatik Urdaibai Bird Center-eko pertsonala hegazti hauek bilatzen hasten da Biosferaren Erreserban.

2013an arrano arrantzalea lehengoratzeko programa abian jarri zenetik egunera arte 48 ale askatu dira Biosferaren Erreserban; ale horiek guztiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eskoziako Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmen bati esker eskuratu dira.

Aleak 2015ean hasi ziren itzultzen eta 2016an lau ar bultatu ziren (hiru 2013an askatuak eta beste bat 2014an askatu zen taldekoa).

Kontuan hartuta 2013an askatu ziren aleek lau urte bete dituztela eta helduak direla, proiektuaren bosgarren urte hau berezia da gerta daitekeelako udaberri honetan ugalduko den bikoteren bat eratzea. Ezin dugu ahaztu arrano arrantzalea lehengoratzeko programa abian jartzearen helburua hori izan zela.

Programaren helburua hegazti hau lehengoratzea, gure Lurraldean hori ugaltzea lortuz, izan arren, atal osagarri moduan ingurumeneko hezkuntza jorratzeko alderdia dauka. Horren barruan garatzen diren jarduketak zabaltzen dira eta harrapari hau ezagutzera ematen da. Gaur egunera arte 5.000 ikasle inguru izan dira, 300 irakaslek lagunduta, arrano arrantzalea ezagutzeko Urdaibai Bird Center bisitatu dutenak. Halaber, 25 hitzaldi antolatu dira publiko helduarentzat.

errekortea 2

-URDAIBAI RESERVE- Asteazken honetan Martxoak 1 arratsaldeko 19:00etan Ekoetxean Bilbon, Aitor Galarza Doktoreak, arrano Urdaibain arrantzalearen berreskurapen proiektuko zuzendariak, "Euskal Herriko ingurumen ikono baten berreskuratzea: arrano arrantzalea Urdaibai Biosfera Erreserban" hitzaldia eskainiko du.

2013. urtetik Urdaibai Bird Center Urdaibai Biosfera Erreserban arrano arrantzalea bersartzeko proiektua aurrera eramaten ari da. Espezie enblematiko hori baliatuz kontserbazioa, ekoturismoa eta ingurumen hezkuntza garatzen ari dira. Aitor Galarzak (proiektuko zuzendariak) emango duen hitzaldi horretan proiektuaren helburuak, emaitzak eta nondik norako guztiak zehaztuko dira.

Cartel-Charla-aguila-pescadora-1-marzo