Berriak

Aranzadi Zientzia Elkarteak Urdaibain 2013.urtean martxan jarri zuen arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuaren urte honetako arranoak jaso berri dira. Eskoziako gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko akordioaren harira bost urtetan zehar (2013-2017) 60 indibiduo jasoko dira, urtero 12. Aurreko urteetan bezala, jaso diren kumeak Moray inguruko habietan batuak izan dira. Eskoziako iparraldeko lurralde horretan gutxi gora-behera 300 bat bikote ugaltzaile daudela estimatzen da, hori dela eta, bertako agintariak gai izan dira zenbait indibiduo emateko bertako populazioa kolokan jarri gabe.

POLLUELO

 

ANILLAMIENTO

Urtero bezala, kumeak habietatik hartzea eta Urdaibairaino garraiatzea izan da zailtasun gehieneko lana, baina, plangintza on batek eta tekniko espezializatuen parte hartzeak lagunduta ez da inongo arazorik egon. Horiek horrela, oso garrantzitsua izan da kumeak habietatik hartu baino lehen jakitea habi bakoitzeko indibiduo bakoitza zein osasun egoeran dagoen habitik hartu eta behar den moduan garraiatua izateko.

NX

Arranoak erretiratzeko egokiak ziren egunetan, Roy Dennis-ek zuzendutako zenbait eskalatzaile taldek habira igo eta kumeak hartzearen lanari ekin zioten. Habi bakoitzetik indibiduo bat erretiratu zuten. Lana zatika egin zenez hartutako indibiduoak Highland Foundation for Wildlife zentroan batu zituzten guztira 13 indibiduo egon arte, urte honetan 13 arrano arrantzale izan dira jaso direnak.

Escalador

IMG 0472

Zentroan bertan osasun egoeraren azterketa egin zien albaitari taldeak eta elikatuak izan ziren Aberdeen-era garraiatuak izan arte. Aberdeen-etik Madrilera bidaiatu zuten Londresetik pasata. Bidaian zehar arrano arrantzaleak zainduak izan ziren Eskoziara joan zen Urdaibai Bird Center-eko tekniko laguntzaile baten bitartez. Behin Madrilera iritsita, Bizkaiko Foru Aldundiko furgoneta batetan sartu ziren arrano arrantzaleak eta Urdaibaira garraiatu. Guztira, bidaiak, 24 ordu iraun zuen. Urdaibaira iritsitakoan beharrekoak ziren neurri morfologikoak hartu eta lumen laginak hartu zitzaizkien analisi genetikoaren bidez zein sexutakoak diren jakiteko. Horren ondoren, kumeak Urdaibai Bird Center-ek kudeatzen dituen habi artifizialetan sartu ziren. Abuztu hasierara arte gutxi gora-behera zainduak izango dira.

IMG 0159

Behin arranoak aske daudenean UBC-eko tekniko eta laguntzaileek arrainak utziko dituzte hezeguneko toki konkretuetan gazteak diren arranoek janaria eskuragarri izan dezaten oraindik ere arrantzan egiteko teknika garatu gabe daukate eta. Arrantzan eta hegan trebatu ostean negua pasatzeko migratu egingo dute Guineako golkoraino, Afrika subsahariarrera. Migrazioko oztopo guztiak gainditu eta arrantzan egiteko gaitasun handiena duten arrano arrantzaleak soilik bueltatuko dira. Bikotea aurkitu eta Urdaibai Biosfera Erreserban kumatzen dutenean proiektuaren helburu nagusiena betea izango da.

Loch Alvie01

Hain zuzen ere, udaberri honetan lehen alearen itzulera gertatu zen, "Jaun Zuria" izenez ezagutzen den arrano arrantzalea. Gaur egun, oraindik Urdaibaitik bueltaka darrai. Indibiduo hau, 2013. urtean Eskoziatik ekarritako ar bat da eta hilabete batzutan zehar paduretatik dabil eme gazte bat topatzeko asmoarekin. Zentzu horretan, Urdaibai Bird Center-eko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko langileak itxaropentsu sentitzen dira espezie ikusgarri eta enblematiko horren ugalketa errealitate bat bihur daitekeelako urte batzuren buruan. Zalantza barik gertaera oso positiboa da ingurumen hezkuntzarako eta inguruan ekoturismora sustatzeko.

Loch Alvie03