Berriak

bermeo 1


Maiatzean zehar Urdaibai Bird Center-ek Urdaibaiko biosfera erreserbako ikasketa zentroei zuzendutako hitzaldi ziklo bat antolatu du. Hitzaldi sorta hau, LH 3. eta 4. mailako ikasleei eta DBHko lehenengo ziklokoei bereziki zuzendutakoa izan da. Gainera, Urdaibai Bird Center-eko teknikariek emandakoak izan dira, edukiera handieneko inguruko lekuetan: Gernikako Liceo antzokia, Busturiako kultur etxea eta Bermeoko Nestor Basterretxea aretoa. Hitzaldi hauen helburua, proiektuan ikasleen parte hartze handiagoa lortzea da. Esan beharra dago, Hitzaldietara guztira 420 ikasle eta 20 irakasle hurbildu direla.
 
ber  bus
 
Bermeon 2.arren txangoa eta Mundaka eta Uzelai eskolak Altamirako Kultur etxean (Maiatzaten 29an eta 14an).   
 
Multimedia hitzaldi hauetan arrano arrantzalearen biologia, banaketa, mehatxu, kontserbazio egoera eta Euskal Herrian duen egoerari buruzko informazioa eskaini da, Urdaibain eramaten ari den berreskurapen proiektuari buruzko informazio zehatzaz gainera. Modu honetan, ikasleek espezie baten kontserbazioa eta, honekin batera, Urdaibaiko biosfera erreserbaren natura ondarea ezagutzen eta ulertzen hasi ahal izango dira.

 unit copia  gern

Ikasleek Arrano arrantzaleari buruzko unitate didaktikoak landu zuten. Liceo Antzokia Gernikan (Maiatzaren 22an).

Ekintza hau arrano arrantzalearen proiektuaren inguruan dagoen ingurumen heziketa planaren barruan sartuta dago, Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duena eta Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzen duena. Plan honekin lortu nahi dena Urdaibai inguruko zentro desberdinen parte hartzea lortzea da. Ingurumen heziketa plan honetan pasa den urtean Euskal Herri osoko 1250 ikasle eta 50 irakasle inguruk parte hartu zuten, Urdaibai Bird Center-era eta Txingudiko hezeguneetara (erakunde kolaboratzailea) bisita monografikoak egiten hurbildu zirelarik. Aurtengo parte hartzea are handiagoa izatea espero da, soilik Urdaibai Bird Center-en urrian 1000 ikasle eta 30 irakasle ingururen parte hartzea jada konfirmatu delako.

 
  
 
Honekin batera, martxoak 28an lehenengo bideokonferentzia burutu zen Euskadi mailan arrano arrantzalearen proiektuan parte hartu duten zentroen artean, honen helburua hauen artean esperientzia desberdinak elkartrukatzea izan delarik. Honekin batera, plan honetan parte hartzen duten Euskal herriko eskolek sare bat osatuko dute eta arrano arrantzaleari buruzko lan talde bat osatzea lortu nahi da, maila internazionalean munduko 70 eskolek funtzionatzen duten bezala funtzionatzeko. Lan talde horretan Euskal Herria mailan parte hartuko dute zentroak, hurrengoak dira: Ingurugela eta Txingudiko marismak (EJ), Elorrio BHI, Axular BHI (Santurtzi), La Anunciata y Aitor Ikastola (Donostia, Montorre eskola (Gautegiz Arteaga) eta Urretxindorra eskola (Muxika), eta, azkenik, Urdaibai Bird Center erakunde koordinatzaile gisa.