Berriak

wow osprey 2015

Urdaibai Bird Centerretik, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta, zuzenean emitituko da ostiral honetan, martxoak 27, hainbat herrialdetako eskolen artean burutuko den bideokonferentzia.

 

Skype-a erabiliz herrialde desberdinetako hainbat eskolek, Britainia handikoak, Italia, Euskal Herria, Gambia, Karibe eta Amerikako Estatu Batuetakoak elkar topaketa bat burutuko dute. Arrano arrantzalearen migrazioa ingurumen heziketarako tresnatzat erabiliz, bilgune honek hegazti honekiko lekuan lekuko bakoitzaren esperientzia desberdinak elkartrukatzea baimenduko du, eta baita ere kultura desberdinen arteko konexioa. Urdaibaitik, topagune honetan Gautegiz Arteagako Montorre eta Muxikako Urretxindorra ikastetxeek parte hartuko dute. Jardunaldi hau streaming-en ikusi ahal izango da lehenengo aldiz interneten bitartez.

Ez ezazu galdu datorren ostiralean martxoaren 27n 15:00-etan egingo den topaketa. Berrian bertan atxikita dagoen bideoan bertan ikusi ahal izango duzu: