Berriak

Urdaibaiko Biosfera Erreserban Arrano Arrantzalea Berreskuratzeko Proiektuaren inguruko Ingurumen Hezkuntza Planaren barnean, proiektuaren baliabide ezberdinak zabalduko diren web ataria sortu da.

 

cerca01

 

Web atari hau proiektuaren erreferentzia izango da eta bertan eskuratu ahal izango dira proiektuaren barnean sortzen diren materialak, bai bertatik kontsultatu eta lantzeko eta bai deskargatzeko (erakusketak, komikiak, ipuinak, unitate didaktikoak etab.).

 

 

educacionambiental01

 

"Urdaibai Ospreys" web gunea edozein gailurekin bisita daiteke, tablet zein pantaila txikiko mugikorrekin. Gainera eleaniztuna da, beraz euskaraz, gaztelaniaz zein ingeleraz ikusi ahal izango da, ingeleraz dauden atalak izan ezik, hezkuntza programaren parte dira eta.

 

Web-gune hau Urdaibai Bird Center-eko teknikariek egina da.