Berriak

 

Azken egun hauetan askatzeke geratzen ziren proiektuko lau arrano arrantzale askatu dira Urdaibain. Hurrengo asteetan zehar, Urdaibai Bird Centerreko teknikoen bitartez elikatuak izango dira beraien kabuz arrantzarako teknika garatu arte eta irailaren erdialde edo bukaeratik migrazioari ekitea espero da. Urdaibai alde batera utzi eta Afrika subsahariarrera burutuko dute migrazioa. Horiek horrela 2013an hasi zen proiektuari bukaera emango zaio eta hurrengo urteetan bikoteak sortu eta espeziea Urdaibain ugaltzea espero da.