Berriak

header

 

Urdaibai Bird Centerek, Txingudiko ekoetxea (Gipuzkoa) eta Garaioko parke probintzialarekin (Araba) elkarlanean arrano arrantzaleari buruzko ingurumen hezkuntzako 4. kanpaina burutu du. Euskal herrian habiagile bezala aspaldi desagertuta dagoen hegazti enblematiko honek hurrengo urteko martxotik aurrera habia egiteko posibilitate handiak ditu, izan

ere, 10 arrano arrantzaleren itzulera espero baita. Ingurumen hezkuntzako kanpaina honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde plangintza eta Etxebizitza Sailaren dirulaguntza du.

 

 

 

Testuinguru honetan, ingurumen hezkuntza ezinbesteko tresna bilakatu da espezie honen babes eta zaintza proiektua finkatzeko. Era berean, lan horrek espezieaz gozatzen jarraitzeko aukera emango digu. Arrano arrantzaleari buruzko proiektuan ingurumen hezkuntza ezinbesteko tresna bihurtu da, izan ere, bertan parte hartu duten ikasleak etorkizuneko ingurumen kudeatzaileak izan daitezkeelako.

 

 

Aurton, aurreko urteko partaidetza errekorra gainditu du proiektuak. Guztira 3.048 pertsonek parte hartu dute bai bisitaldi monografiak egiten bai eskoletan lanak eginez. Esan bezala, partaidetza aurton %20 igo da aurreko urteekin konparatuz. Azken urteotan garatu den poiektu hau sendo ezarri da gure inguruan Euskal Herriko eskolen sarea osatuz eta bideo hitzaldietan parte hartuz WOW-aren testuinguruan (Arrano arrantzalearen aldeko munduko astea).

 

 

 

Proiektu honen barruan Urdaibai Bird Centerrek material didaktikoak garatu ditu: komikiak, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, bisitaldiak eta eskolen arteko bi sare bat Euskal Herri mailan eta beste bat nazioarte mailan. Guztira 150 eskolek osatzen dute sarea.