Berriak

Pasa den martxoaren 23an laugarren urtez jarraian Roy bueltan etorri zen Urdaibaira. Urdaibai Bird Centerren garatzen ari den arrano arrantzalea Urdaibain bersartzeko proiektuaren baitan.

 

 

Proiektuaren lehen urtean, 2013an, askatutako arrano arrantzale ar bat da Roy.
Royren lehen bueltatzea Urdaibaira 2015eko udan gauzatu zen bere lehen bi urteak afrikako hezeguneetan igaro ostean.
Itzulera hortatik aurrera uda guztiak gure inguruan

pasatu ditu eta temperatura epelagoen bila neguetan afrikara migratu du.

 

 

Naturaren ukitu berezia duen indibiduo baten aurrean gaude, izan ere, zailtasunei eta migrazioei aurre egiteko gai izan da Roy.

 

 

Datorren udan Urdaibaik beste azterketa zorrotz bat gainditu beharko du animali horiei bizia erraztu beharrean sarritan kalte egiten baitiegu. Uda sasoian egiten diren eta modan dauden hainbat eta hainbat aktibitate kaltegarri dira espezie horrentzat: debekatuta dauden tokietatik txalupa eta itsasontzien joan-etorriak, urarekin lotutako aktibitateak ...

 

 

Roy Urdaibaira bueltatzeaz gain aipatzekoa da baita "Cousteau" arrano arrantzalearen satelite bidezko seinalea galdu dugula. U06 eraztuna darama indibiduo horrek.

 

 

2016an egindako kanpainako arranoa da eta aurton afrikatik bueltako lehen migrazioa burutzea tokatzen zaio, izan ere, sexualki heldu bihurtu eta Urdaibaira bueltatu beharko luke.
Denbora guzti honetan satélite bidezko seinalea jasotzen ibili gara eta badakigu Senegal eta Gambiako zein tokitik ibili den. Aldiro-aldiro gure web orrialdean "Cousteau"ren lokalizazioa partekatzen egon gara zuekin guztiokin.

 

Transmisorearen akatsa dela suposatzen dugu eta bizirik bueltatuko denaren esperantzekin gaude.

 

Ea lehen bait lehen ustekabe positibo bat ematen digun.