Berriak

2013an hasi zen arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuak bide onetik jarraitzen du, izan ere, kostalde kantauriarreko lehen bi bikoteak osatu dira. Urdaibain Roy (N3, 2013) eraztunik gabeko eme batekin elkartu da eta Santanderreko itsasadarrean Txuriko (P1, 2013) beste eme batekin behatu da azken hori ere, eraztunik gabe.

 

 

Bestalde, oraindik bikotea aurkitu gabe, beste bi indibiduo ar kostaldeko bi hezegunetan finkatuta daude: Livingston (N4, 2013) Courant d´Hucheten (Landak) eta 33 (2015) Villaviciosa (Asturias). Gainera, udaberri honetan Urdaibain PF (2014) eta U05 (2016) behatu dira. Beste emeren bat

bertotik pasatzeko esperoan gaude urte honetan bertan bikote gehiago sortzeko.