Berriak

pescadora en urdaibai

Pasa den larunbatean urte honetan askatutako azken hiru arrano arrantzaleek Urdaibai utzi zuten. Hiru indibiduo horien migrazioaren hasiera bateratuak baliteke zer ikusia izatea Gautegiz Arteagako Kanala auzoko festekin, izan ere, zenbait bolandera bota ostean irten baitziren garaia baino lehenago. Indibiduo horiek, urte honetan askatutako 12 arrano arrantzaleen parte ziren, hilabete eta zenbait egun zeramaten askatuta Urdaibaitik. Espero dugu egoera fisiko onenean egon izana migrazio luze eta gogorrari aurre egin ahal izateko.

Bidaian irten diren hiru indibiduoetatik batek satelite bidezko transmisorea darama. Cousteau izenez ezagutzen den arrano arrantzale horren bitartez Argos satelitetik datuak jasotzen ditugu eta zer posiziotan dagoen eta zein abiaduran hegan egiten ari den jakin ahal dezakegu.

 

 

Larunbatean, goizeko 11:00etan hasi zen bidaian Cousteau. Hegoalderanzko norabidea hartu zuen eta eguerdiko 12:00etan Amorebieta-Etxanotik igaro zen. Bi ordu beranduago (14:00etan) Miranda de Ebrora iritsi zen. Aranda de Duero (Burgos) inguruan pasa zuen gaua goizean goiz berriz ere bideari ekin eta Segoviako probintzia zeharkatu zuen Avilara iritsi arte. Azken puntuaren arabera (igandean arratsaldeko 15:00etan) Avilako Sotillo de Adraba herri txikia zeharkatzen zihoala dakigu 1.700 metroko altueran. Urdaibai Bird Centerreko web orrialdean ar gazte horren gora-behera guztiak jakinaraziko dizkizuegu astero.

Cousteau

Arrano arrantzalea Urdaibain berreskuratzeko proiektua lehen emaitzak ematen ari da. Urte honetan, 2013an askatutako hiru ar behatu dira (pasa den urtean ere ikusi ziren) eta laugarren bat 2014an askatutakoa. Momentuz bueltan etorri eta behatu diren lau arrano arrantzaleak arrak izan dira. Bikote ugaltzaileren bat osatzea espero da datorren urterako.