Berriak

4E4A6253 copia

Duela zenbait egun Urdaibaira proiektuko arrano arrantzale baten itzuleraren berri eman genuen (Txuriko), aste honetan aldiz, (Roy) arrano arrantzalea behatu ahal izan da. Hirugarren arrano bat (Livingstone izenekoa) Frantziako Landetan kokatzen den Courantd'Huchet Erreserban behatu da.

Roy, Roy Dennis Britainia Handiko naturalista eta proiektuan aholku-emaile gisa diharduenaren omenez izendatutako arrano arrantzalea, 2013an Nairn (Eskozian) jaiotako ar bat da. Ezker tartsoan N3 kodearekin hori koloreko eraztun bat darama eta Aranzadi Zientzia Elkartearen metalezko eraztuna eskubiko hankan. Urdaibaira lehen aldiz 2015ean bueltatu zen. Pasa den urtean, apirilaren 14tik irailaren 9a arte egon zen bertan. Denbora tarte luze horretan habia txukuntzen eta lurraldea bereganatzeko asmoa erakusten zuten mugimendu asko burutzen ikusi ahal izan zen.

Livingstone, esklabotza sutsuki gaitzetsi zuen eskoziako exploratzaile famatuaren omenez ezarritako izena, 2013an Elgin (Eskozian) jaiotako ar bat da. Eskuin tartsoan eraztun hori bat darama N4 kodearekin eta ezker tartsoan aldiz Aranzadi Zientzia Elkarteko metalezko erantzuna. Roy bezala, 2015.urtean bueltatu zen lehen aldiz Urdaibaira. Pasa den urtean hainbat alditan behatua izan zen bai Urdaibain bai Courant d'Hucheteko Erreserban (Urdaibaitik 120 Kmra kokatzen da). Babestutako eskualde horrek 617 hako azalera dauka, horietatik gehienak hezegunez, zuhaiztiz, eta hareatzez osatuta daude. Eskualde hori Landetako departamenduaren kostaldean kokatzen da eta Léon herritik oso gertu dago.