Berriak

pf

Maiatzaren hasieran lau arrano arrantzale ikusi ziren batera Urdaibai Bird Centerretik. Horietariko batek eraztun horia zeukala konturatu ginen, eta nahiz eta ezinezkoa gertatu zitzaigun identifikatzea, Urdaibaiko arrano arrantzalearen proiektuan jartzen zaizkien eraztun berdina zela ikusi genuen. Eraztuna eskubiko tartsoan zegoela ikusi genuen, beraz Livingston (N4) zela pentsatu genuen, Landetatik eta Urdaibaitik zehar zebilen 2013ko ar bat. Baina, maiatzaren 4ean, hegaztizale batek Oruetako behatokitik ateratako argazki pare bat bidali zizkigun, eta sekulako sorpresa hartu genuen; izan ere, eraztundutako arranoa "Pink Floyd" (PF) zen.
Arrano hau 2014an askatu zen eta Urdaibain ikusteko aukera izan genuen iazko abuztuan.

pf 1

Arrano hau kontutan hartu ezkero, badira lau arrano aurten bueltan etorri direnak. Pink Floid aparte utzita, Roy (N3) ere bueltatu da eta ordudanik ez da Urdaibaitik muditu ere egin, Livingston (N4) ere iazko antzeran dabil, Urdaibaira etorri eta Landetan zehar ere ikusi da aurtengoan, eta azkenik Txuriko ere hurbildu zen gurera, baina hurrengo egunean Santanderreko badian ikusi izan da.

Gure Esker onak Julian Ansuateguiri arrano arrantzaleen jarraipenean agertu duen jarrera ezin hobeagaitik.